Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Armeria Eskolari eta Eibarri buruzko pelikula "Eibar: herriaren arima (1952-2005)" erakusketan

2005/12/22
Eibar aldizkariaren erakusketa barruan, Portaleko Erakusketa Aretoan bertan, Eibarri eta Armeria Eskolari buruzko dokumentala eskainiko da. Pelikula horren saio bi eskainiko ditu Jesus Mari Agirrek Portaleko erakusketa aretoan, bata abenduaren 27an eta bestea urtarrilaren 4an, arratsaldeko 7,30etan.

Dokumental hori 1975. urtean estreinatu zen, Ikasle Ohien Elkarteak 25. urte bete zituen urtean. Produktorea Antonio Agirresarobe izan zen; gidoilaria eta zuzendaria Jose Angel Rebolledo, eta argazki-zuzendaria Javier Aguirresarobe.

FITXA TEKNIKOA:

Pelikularen jabea: Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea Produktorea: Antonio Agirresarobe Producciones Cinematográficas Gidoia eta zuzendaritza: Jose Angel Rebolledo Argazki-zuzendaria: Javier Aguirresarobe Pelikularen urtea eta non egin zen: 1974. urtean, Eibarren Estrainaldia: 1975ean, Armeria Eskolako Areto Nagusian Iraupena: 18 minutu Formatua: Zinekoa, 16 mm, doinuduna

Edukia:

Armeria Eskolako Ikasle Ohien 25. urteurrena (1950-1975) ospatzeko egindako dokumentala da . Eskolan bertan egin zen baina Armeria Eskolako ikasle ohiek eskualde honetan garatutako lana edo burututako industria-jarduera ere jasotzen du (besteak beste, Laurona, Industrias Dej, Rodisa fabrikak ere azaltzen dira)

Dokumentuaren akzioak