Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egoibarra.com: gorakada handia 2005ean

2006/02/01
Eibarko udaleko www.egoibarra.com webguneak bisita-kopurua bikoiztu egin du 2005ean. Eguneko bataz bestekoa 712koa izan da eta urte osoan sartu diren bisitariak 260.287 izan dira. Bestalde, 2005ean buletina edo albistegia martxan jarri zen eta harpidedunen zenbatekoa ere gora doa. 2006. urteari begira, erronkarik handiena, Eibar aldizkaria bere lehenengo aletik (1952) hona sartzea izango da.

  • 2005. urtean zehar, Ego Ibarra batzordearen webguneak 712 bisitari hartu ditu eguneko, bataz beste.
  • Bataz besteko hori inoiz baino altuagoa da, eta hilerik onenean (urrian) 814 bisitarikoa izan da (urriaren 19an, 1134 bisitari).
  • Aurten, hilero 20.000 bisitari inguru jaso izan ditu Egoibarra.com atariak, eta urrian are gehiago: guztira 25.246 bisitari.
  • Bisitari kopurua etengabe ari da igotzen. 2002. urtean, bataz beste, hileko 7.579 bisitari izan zituen; 2003 urtean hilean 12.188; 2004an, 12.450 inguruan ibili zen; aurten, 2005ean, 21.691 izan da bataz bestekoa.
  • Martxan jarri zenetik, 4 urteko epean, 620.000 bisitari izan ditu webguneak, eta 6.400.000 fitxategi banatu dira.
  • 2005. urtean 260.287 bisitari izan ditu Egoibarra.com-ek.
  • Bisita gehien jasotzen dituen eguna martitzena da (%18), eta ondoren eguastena eta eguena (%16 inguru); gutxien larunbata (%10,2), asteburuan normalean bisitak jaitsi egiten direlako.
  • Bisitarien gehiengoa 18:00 eta 22:00 bitartean sartzen da (%30). Nabarmentzekoa da, webgune gehienetan bisitari kopuru handiena lan orduetan izaten delako, lantokietatik sartuz. Badirudi, kasu honetan bisitari asko etxetik sartzen direla. Erabiltzaile asko hegoamerikarrak izateak ere eragina izan dezake.
  • Atalik ikusienak, orain arte ohitura izan den bezala, ondokoak izan dira: Eibarri buruzko atal nagusia, Albistegia, Armagintza eta Argitalpenak. Aurten, gainera, "Eibartarren Ahotan" atala ere asko ikusi da.
  • Argitalpenen artean, 2005 urte honetan, hauxek dira kontsultatuenak, jaso dituzten sarreren arabera ordenatuta: Eibar Argipean (Ego Ibarra), Akilino Amuategi (Antxon Narbaiza), Lexikoia (Toribio Etxebarria) Eibarko Hiztegi Etnografikoa (Basauri eta Sarasua), eta Eibarrera Jatorraren Bidetik (Imanol Laspiur).
  • Bisiten jatorriari dagokionez, ez da aldaketa handiegirik egon. Gutxi gorabehera sarreren %40 atzerritik da, eta herrialdeka antolatuta, nagusi dira Mexiko (10%), AEB (10%), Argentina (4,7%), Chile (3,5%) eta Peru (3%). Webguneak beste lurralde batzuetako bisitak ere jaso ditu: Frantzia, Alemania, Suedia, Italia, Uruguay, Austria, Brasil, Panama, Venezuela, Australia, Japonia...

Dokumentuaren akzioak