Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oskorrik aurtengo bere "The Pub Ibiltaria"n Eibarko kantu bi sartuko ditu.

2006/03/01
Oskorri taldeak, Ego Ibarrak kaleratu zuen "Eibar kantuz kantu" liburuko "Arragueta kalean" eta "Maite tratua Eibarko plazan" kantuak abestuko ditu aurtengo emanaldietan.

Oskorri taldeak "Arragueta kalean" eta "Maite tratua Eibarko plazan" kantu eibartarrak sartuko ditu aurtengo "The pub ibiltaria" herri musika bilduma grabatuan.

Aurrez ere "Eibar kantuz kantu" liburu bereko "Gerrako gure ibilerak" izenekoa sartu zuen.

Disko berria bi hilabete barru kaleratuko dute.

Arragueta kalian

Arragueta kalian Merianda haundixa bost atsoren artian sei azunbre ixa, Jarri ziradenian Mozkortuta ixa Alkarri erakusten, maittia Tutulu mendixa.

Batak beltza zuala Bestiak txurixa Jarrittako tokian Egin zuten pixa. Handitxik formatu zan Eibarko ibaixa Atzeruzka jausitta, maittia Itto ziran ixa.

Kolorez gorritturik Begixa argixa Orduan egin zuten

Apostu alaixa. Danak ataiko atian Illaran jarritta Nork urriñago egin, maittia Zutiñikan pixa.

Illaran jarririkan Egiñ ahalaz pixa Ikusgarrizkua zan Haren itturrixa. Kattalin da Manuela, Petra ta Marixa Kanpeoi geldittu zan, maittia Patxika txikixa.

Ataiko ate batetik Beste alderaiño Gehiago egongo dira Zazpi metro baiño. Patxikatxo gaixua Txikixa da baiño Pixa egin zizkigun, maittia Beste etxeraiño.

Egixa baldin bada Haura istorixa, Ederki utzi zuten, maittia Eibarko herrixa.

Oharra: Badirudi azken kopla gerora gehitutakoa dela. Egilea: Anbrosio Atxa, "Itxaso".

Maite tratua Eibarko plazan

Baba saltzen ari nintzala Eibarko Plaza Barrian, Neska gazte bat galdezka neukan: -Babiori zenbatian? -Hamazazpian saltzen dot baiña zuretzat hamabostian. Hamabostian nahi ez badozu Laztantxo baten trukian.

-Aizazu gizon ganorabako gaiñera lotsik gabia, babian truke zuk nahi zenduke neure laztana hartzia? Neure laztana aginduta daukat Bai eta neure honrria, Nik zeu baiño nahixago dot Jose Maria maitia.

-Neska politta, entzun egizu diñotsudan arrazoia, lau etxe ba(d)itut eta dirutan gutxienez bai milloia. Pentsatzen bozu neskatxa ederra Nerekin esposatzia, Lehenengotikan izango zara Gauza guztien jabia.

-Nik ez dot bihar zure etxerik ez eta ere milloirik, nik ez dot gura mundu honetan maitetasuna besterik. Ez eizu hartu gauza horregaz Batere buruhausterik, Ni ez nijua ukatutzera Behiñ emondako berbarik.

Egilea: Gillermo Bengoetxea, "Txindurri".

Dokumentuaren akzioak