Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Imanol Laspiur zenari buruzko "Bidegileak" liburuxkaren aurkezpena

2006/03/14
Bihar (martxoak 15) goizean, 10etan, Donostian Eusko Jaurlaritzak duen Kultura Ordezkaritzaren egoitzan (Andia kalean) komunikabideen aurrean aurkeztuko da Imanol Laspiur zenari buruz Serafin Basaurik prestatu eta idatzi duen biografia mamitsua, Eusko Jaurlaritzak kaleratzen duen "Bidegileak" sortaren 40. alea.

Imanol Laspiur, 1929-1998. Euskaltzale, hizlari, kultur eragilea. Euskalgintzan jardun zuen, batez ere Deba-arroan, Eibarren. Euskararen irakaskuntzan, ikastolaren finkatze prozesuan eragile, euskara batuaren defendatzaile, kontzientzia-biltzailea. Makina bat lan egin zuen Eibarko euskara jasotzeko eta bultzatzeko.

Orain arte Toribio Etxebarria, Juan San Martin, Don Poli Larrañaga eta Imanol Laspiur izan dira "Bidegileetan" islatu diren kulturgile eibartarrak.

Bidegileak bildumako ale hori jaso nahi duenak, dagoeneko Interneten bertan dauka, Bidegileak bildumaren webgunean: Bidegileak

Dokumentuaren akzioak