Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Eibarko Agirre medikuak. Hiru mende medikuntzan (1860-2006)" Antxon Narbaizaren liburua: aurkezpena.

2006/05/12
Antxon Narbaiza eibartarraren "Eibarko Agirre medikuak. Hiru mende medikuntzan (1860-2006)" liburua Eibarko udaleko Ego Ibarra Batzordeak argitaratu du bere "Eibarko Kuadernuak 3" sailaren barruan. Aurkezpena maiatzaren 18an izango da (eguena) iluntzeko 7,30etan, Portalean.

Liburu horretan, Eibarko medikuntzaren historian hain esanguratsuak izan diren Agirretarren biografiak daude: Bizente Agirre Gisasola, Ziriako Agirre Alberdi, Vicente Aguirre, Ziriako Agirre Errasti, Jose Migel Agirre Errasti eta Itziar Agirre Oloriz.

Biografiez gain, egileak, errepaso sakona eman dio herriko medikuntzaren historiari; baina hala ere, sasoiko gertaeren lekuko, hortxe ditugu liburuko eranskin ezin landuago batzuetan hain ezagunak ez diren pasadizo historikoak: 1869ko errepublikano federaziozaleen ituna, Liga antigermanofiloa...

Informazio gehiago eta liburua formatu digitalean jaisteko aukera Argitalpenak Online atalean.

Dokumentuaren akzioak