Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskribautzen dokumentazioa itzultzea

2006/05/23
Maiatzaren 24an (asteazkena), eguardiko 12,30etan, Eibar, Soraluze eta Mutrikuko udaleei eurena den dokumentazioa itzultzeko hitzarmena izenpetuko dute herri horietako alkateek eta Bergarakoak, azken udal horretako artxiboan hainbeste urtean gordeta egon baitira. Eibarko eskribautza dokumentuak 1537tik 1866 urtera bitartekoak dira, 3.477 expediente dira guztira.

Maiatzaren 24an izenpetuko da Eibar, Soraluze eta Mutrikuko udalei beraien dokumentazio-ondarearen zati bat itzultzeko hitzarmena. Dokumentazio horrek 40 metro lineal baino gehiago hartzen ditu; 316 kaxa dira 1512tik 1866 urtera bitartekoak.

Dokumentazio gehiena Eibarko udalarena da, baina bere udal artxiboa egokitu arte Bergarako udal artxiboan utziko ditu agiriok depositoan. 6.400 espediente inguru dira guztira; erdiak baino gehiago Eibarko dokumentu-ondarekoak; Euskal Herriko Kultura Ondarearen 7/90 legez babestutakoak.

Gehienak auziak dira (auzi kriminalak, beterazleak eta zibilak), endoreari helarazten zitzaizionak, sasoi hartan endoreak lehen auzialdietarako epaile gisa jaduten baitzuen. Dokumentazio horren bitartez Eibarko herriaren sasoi hartako bizimodu politikoa, soziala eta ekonomikoa isla daiteke, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendera arte.

Ekitaldian Arantza Arzamendi ere egongo da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria, izan ere, Kultura Ondarearen Sailaren laguntzari esker egin baita funts honen deskribapena, ISAD(G) nazioarteko arauak aplikatuta.

Informazio gehiago atal berezi honetan.


Dokumentuaren akzioak