Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2006ko apirilean eta maitzean jasotako bisitak

2006/06/06
Webgune honek azken bi hileotan 11.059 bisita jaso ditu. Boletinean harpidetuta daudenen kopurua ere ere gora doa eta une honetan 163 harpidedun ditu euskarazko buletinak eta 94 erderazkoak. 2006ra begira, erronkarik handiena, Goi Argi aldizkariaren ale guztiak sartzea izango da.

Eibarko udaleko www.egoibarra.com webgune honek 2006ko apirilean eta maiatzean izan duen bisita-kopurua 11.059koa izan da. 2005ean buletina edo albistegia martxan jarri zen eta harpidedunen zenbatekoa ere gora doa, une honetan 163 pertsonek edo erakundek jasotzen dute euskarazko buletina eta 94 erderazkoa.

Aurtengo urteari begira, erronkarik handienetakoa, Goi Argi aldizkariaren ale guztiak sartzea izango da.

Bisitei dagokienez, hemen xehetasun gehiago:

  • Googlen hitzik bilatuenak: "egoibarra", "lambretta", "maquinas alfa", "caserios" eta "eibar"
  • Atalik ikusienak: "Txirrindularitza", "Historia" eta "Armagintza"
  • Portadan gehien klikatzen diren azpiatalak: "Eibartarren ahotan", "albisteak" eta "Gerrako irudiak".
  • Bisitaren %34 atzerritik etorri dira, gehienbat Mexico, Argentina, Chile, AEB eta Perutik. Guztira 83 herrialde ezberdinetako bisitariak izan ditu webguneak azken bi hileotan.

Dokumentuaren akzioak