Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibartarren ahotan: gerratea, entierru zibilak, Amuategi bataloia....

2006/10/18
1936ko Gerra Zibila hasi zeneko 70.urteurrena dela eta, Egoibarra Batzordeak garrantzi berezia eman nahi izan dio aurten "Eibartarren Ahotan" Ahozko Bilduman gai horren inguruan jasota dauden hainbat lekukotasun sarean kontsultagai jartzeari. Aldi berean, entierru zibilen inguruan dauden aipamen bakar batzuk ere sartu dira.

Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboan gehitu ditugun multimedia fitxategi berri hauen artean, 1983-84 inguruan Euskadi Irratiak gure herriko pertsona ezagun batzuei (Benigno Bascaran, Julio Sarasua, Candido Eguren, Juan San Martin...) egindako elkarrizketen pasarte interesgarri batzuk izango dituzue entzungai; baita ikerketan zehar egindako beste hainbat elkarrizketetatik ateratako pasarteak ere.

Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie EITBko Julian Beloki eta Odile Kruzetari elkarrizketa hauen pasarte interesgarrienak webgunean txertatzeko baimena emateagatik.

Eibartarren Ahotan

Dokumentuaren akzioak