Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bariku honetan Juan San Martin zena Eibarko seme kutun (2006-11-17)

2006/11/15
Juan San Martin zenak, 2006ko azaroaren 17n, iluntzeko 7etan jasoko du Eibarko seme kutun izendapena Eibarko udaletxean. Ekitaldiak iluntzeko zazpiak hogei gutxiagoan (18:40) hasiko dira Kezkak dantzatuko duen ohorezko ezpata-dantzarekin. Ondoren, 19:00etan, udal osoko bilkura izango da, eta azkenik, 19:45ean "Juan, herrimina bihotzean" dokumentala eskainiko da.

Juan San Martin herriko seme kutun: Udal batzarra, 2006ko azaroak 17

Egitaraua

  • 18.40 Familia, agintariak eta espedientea eratu duten erakunde nagusietako ordezkariak bilduko dira (Arartekoa, Euskaltzaindia, RSBAP, Eusko Ikaskuntza, Eibarko Klub Deportiboa, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila).
  • 18.47 Ezpata-dantza KEZKA dantza-taldearen eskutik.
  • 19:00 Udal osoko bilkura.
    Udal Idazkariak diktamena irakurriko du (3 minutu) Alkateak erakundearen deklarazioa irakurriko du, 8 minutu
    Bozeramaileek (3 minutu taldeko).
    - Miguel Toyos, PSE-PSOE.
    - Aitor Alberdi, EAJ-PNV
    - Regina Otaola, PP
    - Eli Gómez, IU-EB

Ondoren, alkateak hitza emango die hauei:

  • Antton Narbaiza, herri-ekimenaren bultzatzailea. (5 minutu)
  • Andrés Urrutia, Euskaltzaindia (5 minutu)
  • Iñigo Lamarka, Arartekoa. (5 minutu)

Gero, izendapenaren aldeko bozketa; alkatearen azken hitzak eta dokumentala (30 minutu)

Ekitaldian zehar, Musika Eskolako Julen eta Andrea Berbois bibolinjoleek eta Lorea Etxeberria biolontxeloak musikaz alaituko gaituzte.

Dokumentuaren akzioak