Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez hitzaldia

2006/11/23
Asier Arregi, Imanol Manterola eta Aitor Gerenabarrena eibartarrek -2003ko San Martin bekaren irabazleak- "Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez" gaia izango dute hizpide eta mintzagai azaroaren 27an, Portalean iluntzeko 7etan eskainiko duten hitzaldian, Eibarko udalaren eta UEUren eskutik datorren hitzaldia.

Landarediaren egungo egoeraren deskribapena, bilakaera historikoa, mendi ibilbideak, botanika eta landarediaren banaketari buuzko aipamenak eta argazki-erakusketa izango dira hitzaldiaren ardatz.

Dokumentuaren akzioak