Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibartarren ahotan: testigantza gehiago

2006/12/22
Eibartarren Ahotan Ahozko Bildumak handitzen jarraitzen du. Azken eguneraketan ondorengo hizlariak gehitu dira: Juan San Martin, Jose Etxeberria "Querido", Alejandro Lizarriturri, Juanita Loiola...

Juan San Martinek euskara, mendia, eskalada.. ditu hizpide; Jose Etxeberriak eskola munizipalak, Primo de Riveraren diktadura, "Batallón de Trabajadores" delakoa eta beste hainbat gai.

Alejandro Lizarriturrik ,bestalde, Astelena frontoia eta hileta zibilak ditu mintzagai, eta Juanita Loiolak baserria, Thieme&Eder lantegia eta beste hainbat kontu eta ipoin interesgarri.

Errepublikaren aldarrikapena du mintzagai Bittor Lekunberri "Otxabiñak", Marzanak eta Loidik darabilten gai berdina. Pedro Arrizabalaga "Zozua"k, eskopetagintza eta ehiza ditu hizpide.

Horiek guztiak eta beste 140 eibartarren hitzak, Eibartarren Ahotan ahozko bilduman.

Dokumentuaren akzioak