Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

www.egoibarra.com: 2006an jasotako bisitak

2007/02/02
Eibarko udaleko www.egoibarra.com webgune honek 2006an izan duen bisita-kopurua 82.526koa izan da. Eguneko bataz bestekoa 226 bisitarirena izan da. Orrialdeak 375.433.

Atal bisitatuenak txirrindularitzakoa eta armagintzakoa, Eibarri buruzko atal orokorra eta historiakoa izan dira.

Eibar aldizkariak ere oso harrera ona izan du. 2006. urtean zehar aldizkari zaharrak gehitu dira webgunera, eta urtean zehar kaleratu diren aleak ere gehitu dira PDF formatuan.

Bisitarien %40a atzerritarra da: batik bat, Mexiko, EEBB, Argentina, Txile eta Perutik.

Dokumentuaren akzioak