Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerra zibila Eibarren eta Elgetan

2007/02/06
Eibarko udalak eta Elgetako udalak aterako duten "La Guerra Civil en Eibar y Elgeta" Jesús Gutierrezen liburuan hainbat eta hainbat izen zerrenda agertzen dira. Horien etxekoei, lagunei eta senideei, liburua, otsailaren 22an Eibarren eta martxoaren 22an Elgetan aurkeztuko dela aditzera ematearren eta denak gogora ekartzearren kaleratzen ditugu zerrenda horiek.

Aipatutako zerrendak atal honetan daude ikusgai.

Aurreneko zerrenda "Amuategi batailoira atxikitako beharginak, 1936ko azaroaren 1etik azaroaren 15era bitartean" izenekoa dugu, zein zen eta batailoian zuen zeregina azaltzen duena; bigarrena, gerratearen hasieran, batailoiak eratu baino lehen Eibarko frentean zeuden boluntarioena dugu, erakunde politiko eta sindikaletako "Boluntarioen zerrenda".

Hirugarrena "Euskadin hildako gudarien eta milizianoen zerrenda" da, bertan, izena, zein batailoitakoa zen, nongoa den, non hil zen eta zein egunetan hil zen agertzen da; Eibarkoak, Elgetakoak, Eibarren hildakoak, Elgetan hildakoak, Amuategikoak, Eibarren edo Elgetan egon ziren batailoietakoak ditugu guzti horiek.

Laugarrenean, "Hildakoei buruzko agiriak" izenekoan, Bergarako epaitegiaren aktetan jasotako agiriak dira; bertan, 1936an eta 37aren hasieran hil zen herriko jendea eta nazionalak daude, bakoitzaren izena, adina, non hil zen, zer lanbide zuen eta nola hil zen azaltzen duena, baita geroko urteetan jasotako inskripzio batzuk ere.

Lau zerrenda horien jatorria, nagusiki, Salamancako AHNean eta Bergarako Epaitegian dago, baita ondoren argitaratutako liburuetan eta egileak berak egindako ekarpenetan ere.

Gerra zibila Eibarren eta Elgetan

Dokumentuaren akzioak