Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elgeta: “La guerra civil” liburuaren aurkezpena eta gainerako ekitaldiak.

2007/03/21
"La Guerra Civil en Eibar y Elgeta" Jesús Gutierrezen liburua martxoaren 22an aurkeztuko da, iluntzeko 8etan, Espaloia Antzokian. Apirilaren 14an, gerratearen inguruko erakusketa inauguratuko da eta apirilaren 19an “Intxortako atea” eskultura, Juan Jose Arangurenena. Apirilaren 29an, gudariei eta milizianoei omenaldi beroa eskainiko die Elgetako herriak.

Egun handia apirilaren 29a izango da eta Intxortako frontea defendatu zuten gudari eta miliziarrei omenaldia egingo zaie, ondoren herri bazkaria egingo da

‘Intxortako Atea’ egitarauaren barruan antolaturiko ekimenak datorren apirilerarte atzeratuko dira. ‘Intxortako Atea’ izeneko egitarauak Intxortako frontean, Elgetan, izandako guduen garrantzia islatu nahi du, gudu horiek Euskadik altxamenduaren aurka erakutsitako defentsaren ikur bilakatu baitziren. Hasiera batean egitarauko egun nagusia martxoan izan behar zen, baina, hainbat arazo direla-eta, azkenean apirilerarte atzeratu dira.

Egitaraua hainbat ekimenez osatzen da eta martxoaren 22an hasiko da Jesus Gutierrez historialariaren “La Guerra Civil en Eibar y Elgeta” liburuaren aurkezpenarekin. Liburuan bi herrietan Gerra Zibilean izandako gertaera nagusiak azaltzen dira. Aurkezpena Elgetako Espaloia Antzokian izango da arratsaldeko 20.00etan.

Apirilaren 14an Gerra Zibilean Intxortako Frontean izandako gertaeren inguruko erakusketa inauguratuko da Elgetako Espaloia Antzokian. Erakusketa horretan nabarmendu beharra dago eskalan eginiko 3x2 metroko “1937 Intxorta Kultur Elkartea”ren maketa. Maketa horretan, besteak beste, Intxortako guduen eraso eta defentsa guneak, inguruko mendiak, baserriak, Osintxu, Bergara, Elorrio, Udalaitz, etab., eta Debagoienako eskualdean guduan parte hartu zuten elementuak jasotzen dira. Erakusketa berean guduan parte hartu zuten hegazkin eta tanke bilduma bat eskalan egongo da, bi bandoetako uniformeak, garaiko pelikulak ikusteko aukera, eta artxibo nazionaletan eta atzerritarretan lortutako Elgeta, Eibar, Elorrio, etab.-arreko bonbardaketaren irudi errealak ikusi ahal izango dira.

Apirilaren 19an Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Elgetan izango dira Juan Jose Aranguren artistaren ‘Intxortako Atea’ eskulturaren inaugurazioan. Eskultura Euzko Gudarostea defentsa lerro nagusiaren alboan kokatuko da, Asentzio ermitatik hurbil, Elgetatik Kanpazarrera doan errepidean.

Intxortako frontea defendatu zuten gudariei eta miliziarrei ‘Intxortako Atea’ eskulturaren eta Elgetako plazaren inguruan omenaldia egingo zaie apirilaren 29an Elgetako udalak antolaturiko ekimen hunkigarri batean. Ondoren, Elgetako frontoian herri bazkaria egingo da. Bazkarira joango direnen kopurua zehazteko antolatzaileek asistentzia konfirmatzea eskatzen dute, 648202988 telefonora deituz edo arbiedicion@jet.es helbide elektronikoaren bitartez.

Bazkarian parte hartzeko beharrezko txartelaren prezioa 22 euro da. Interesatuok sartu kopuru hori ondorengo banku-kontuetako batean eta zuen izen abizenak jarri bertan: 2101 0035 18 0125812073 (Kutxa Gipuzkoa) / 3035 0078 86 0781043067 (Caja Laboral)

HARREMANETARAKO TELEFONOA: 648.202988

Oharra: Elgetan egindako ekitaldian ateratako argazkiak, Ibarretxe Lehendakaria bertan zela.




Dokumentuaren akzioak