Neurtu da San Andres elizaren erreutaula
2007/04/20
San Andres elizaren erretaularen inguruko ikerketa-lanerako eta ondorengo argitalpenari begira, beharrezkoa zen haren benetako neurriak zeintzuk diren jakitea. Horretarako, lehen aldiz, neurtu egin da.
Eibarko San Andres elizaren erretaula neurtu egin da lehen aldiz, eta horri esker dakigu aldaretik goiko gurutzeraino 16,812 metro luze dela, erdiko zatiaren zabalera 4,29 metrokoa dela, ezkerrekoarena 3,47 eta eskumakoak 3,57 metro zabal dituela.
Hauek dira erretaularen neurriak; bertan azaltzen diren hizkiak eta zenbakiak, bertan duden irudienak dira, ikerketa-lanean aztertuko direnak. Erdikoak, behetik gora hasita: Arrateko ama, San Andres, San Juan, San Jose eta azkenik, Kalbarioa.
Informazio gehiago ondorengo dokumentuetan:
Dokumentuaren akzioak