Ballet Eibarresa Coliseoan: mende erdi dantzan
Eibarko balletaren sortzailea: Juanita Unzueta García
Juanita Unzueta Eibarren jaio zen 1924ko ekainaren 16an; gerra iritsi zenean, "gerrako umeen" taldean heldu zen Errusiara bere neba gazteenarekin. Leningradon eta Moskun bizi izan zen; hemengo dantzak erakusten eta hangoak ikasten.
Juanita Unzueta, sortzailea.
Gazte-gaztetatik erakutsi zuen dantzarako doaia eta grina; Errusiako akademietan ikasle onenetakoa izandako eibartarrak leku askotan egin zuen dantzan eta sasoi hartako pertsonaje handien aurrean dantza egindakoa dugu. Vladimir Bieli izan zuen irakasle, Bolshoi antzokikoa.
Juanita, beste lagun batzuekin.
Eibarrera bueltatu zen 1956an eta bere ametsa bete zuen: "Ballet Eibarrés"a martxan ipintzea. Asko izan dira Juanita Unzuetaren eskolara dantzan ikastera joandakoak. Sasoi baten emanaldi asko eskaintzen zituzten hainbat herritan. Lehenengo egoitza Juanitaren Jardiñetako etxea izan zen; gero Urtzaile kalera joan ziren eta han segitzen dute gaur egun ere.
1957a, sortu berria, ospital zaharraren ondoan dantzan.
Pili Alonsok, gaur egungo arduradunak dantza Juanitarekin ikasi zuen eta gero Alikantera joan zen ikasketak sakontzearren- eta Mari Carmen Saleguiren ondoren balletaren ardura hartu zuenak, 1978an ekin zion lanari.
Balleteko neskatoak 60ko hamarraldian.
Balleta sortu zenetik asko eta asko izan dira bertan ikasitakoak, eta bere historian zehar baditu aipatzekoak diren dantzari batzuk: Esther Guisasola, Lasa, Amaia Bolumburu, Natalia Lanciego, Pilar Aguirregomezcorta, Iker Gómez Eibar, 1978, dantzaria; bideo-egilea; koreografo laguntzailea Suitzako Marcel Leeman konpainian-, Nerea Lodosa dantza garaikide taldearen irakaslea-, Olaia Pagei,... Gaur egun 34 ikasle dauzkate.
Gaur egungo dantzariak.
Dokumentuaren akzioak