Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2007ko San Juan jaiak: programa

2007/06/14
San Juan jaietako egitaraua aurkeztu da. San Juan egunean ez ezik hilabete osoan zehar izango dira ekitaldi eta jaiak Eibarren, ume, gazte zein nagusientzat.

San Juan jaietako egitarau barruan azpimarratzekoak dira koadrilen parte-hartzea, 15ean izango den Eibar-Eibar "Emakumeen Bira"ren etapa eta Dantzari Eguna, 16ko "La Cabra Mecánica"ren kontzertua, 21eko Sostoa abesbatzaren kantu-emanaldia eta beste hainbat ekitaldi.

Ekitaldi esanguratsuena, Dultzaineroei egingo zaien ongi-etorria, hilaren 23an izango da, 13:00etan, Estaziño kalean. Gauez, San Juan sua eta danborrada.


Dultzaineroak


Aurten, berezia izango da baita hilaren 24an jokatuko den futbol-partida; aurretik Eibarzaleak, Untzagan bilduko dira 18:30ean eta Ipuruaga igoko.

San Juanetako programa osoa (PDF, 200 Kb)



Maria Gallastegi eibartarra, Debabarrena taldekoa, Euskadiko selekzioarekin Tourrean.


2006-2007 denboraldiko taldea.

Kartel lehiaketa

Ondorengo hauek dira aurtengo kartel lehiaketa irabazi dutenak, hiru kategorietan.


Ernesto Echave, irabazlea


Jone Bengoa, 11-14 urte bitarteko kategorian irabazle


Ane Garetxena, txikien kategorian irabazle


Dokumentuaren akzioak