Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dantza Garaikidea Coliseoan

2007/06/18
Eibarko Dantza Garaikideak, Nerea Lodosak zuzentzen duenak, 2007ko ekainaren 20an eskainiko du bere emanaldia Coliseo Antzokian, iluntzeko 20:30ean. EGUNERAKETA: sarrerak agortu direnez, 18:30etan saio gehigarri bat izango da. Saio gehigarri honetarako sarrerak ekainak 19an egongo dira salgai.

Nerea Lodosa: Dantza garaikidearen sustatzailea Eibarren.

Nerea Lodosa: Dantza garaikidearen sustatzailea Eibarren.

Dantzarekin, beste eibartar askok bezala, Juanita Unzuetaren akademian izan zuen lehenengo hartu emana. Hor ekin zion bizitzeko era bihurtuko zuen ibilbideari.


Ballet klasikoan hasi ondoren, Bartzelonara jo zuen ikastera, hango L'Institut del Teatrera, han ikasi zuen dantza eta dantza garaikidearen koreografia eta lizentzia eskuratu. Ikasketa akaberako proiektuari esker Generalitatearen beka eskuratu zuen eta New Yorkera joan zen ikastera eta dantza egitera.

Eibarrera itzuli zenean, dantza erakusten hasi den Kirol Patronatuan; 14 urte darama Kiroldegiko dantza-zuzendari legez. Herriko ekitaldi askotan hartu du parte: berak landutako San Juan suaren inguruko koreografian, Aratosteetako sardiñaren entierruan...


Horiez gain, areto barruetan egiteko ikuskizunak ere prestatu ditu, esate baterako "Hala ere" delakoa eta "Lobo" izenekoa, jendearen eta kritiaren onespena jaso duten ekitaldiak.

Gaur egun, Nerea Lodosaren eskoletatik ateratako 7 edo 8 dantzari eibartar daude Madrilen, Bartzelonan eta Parisen lanean.



Dokumentuaren akzioak