Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibartarrak Coliseoan

2007/09/14
Eibarko Dantza Garaikideak, Nerea Lodosak zuzentzen duenak, irailaren 15ean (20:30) eskainiko du "Hala ere" ikuskizuna. Bestalde, Andrea Gonzalez gitarrajoleak irailaren 21ean (20:30) emango du bere emanaldia.

Nerea Lodosa: Dantza garaikidearen sustatzailea Eibarren.

Nerea Lodosa: Dantza garaikidearen sustatzailea Eibarren.

Dantzarekin, beste eibartar askok bezala, Juanita Unzuetaren akademian izan zuen lehenengo hartu emana. Hor ekin zion bizitzeko era bihurtuko zuen ibilbideari. Ballet klasikoan hasi ondoren, Bartzelonara jo zuen ikastera, hango L'Institut del Teatrera, han ikasi zuen dantza eta dantza garaikidearen koreografia eta lizentzia eskuratu. Ikasketa akaberako proiektuari esker


Andrea Gonzalez

Andrea Gonzalez Caballerok (Eibar, 1992) 7 urte zituela ekin zion musika ikasteari Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. Beranduago Bienvenido Rodríguez eta Carmen Becerra izan zituen gitarra irakasle. David Russell, Carles Trepat, Marco Tamayo, Margarita Escarpa, Eduardo Baranzano eta maila horretako irakasleek emandako klase magistraletan hartu du parte. Eibarko Udalaren beka jaso zuen 2006an. Momentu honetan Joaquín Clerch-en ikasle da Dusseldorfen (Alemanian).

Aipagarriak dira bakarlari gisa gitarra orkestran eskainitako kontzertuak Luthierren (Bartzelonan), Valle de Güesen (Iruñan), Petrerren (Alacanten) eta Kursaalen (Donostian). Garrantzi handiko sariak ere jaso ditu 2000 urtetik aurrera: Donostiako Jose Azpiazu lehiaketan, Zarauzko Gitarra Jaialdian, nazioarteko lehen saria Petrerreko José Tomás lehiaketan (Alacant), nazioarteko lehen saria Weimarreko Ana Amalia lehiaketan (Alemania), Talentu gazteentzako David Rusell Ohorezko saria Vigon, lehen saria naziorteko Daniel Fortea lehiaketan (Castelló), eta lortu berri duen lehen saria Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan Gasteizen.

Dokumentuaren akzioak