Merkatu plaza laster botako da
1884ko azaroaren 13an, Eibarko udalak azoka edo merkatu plaza eraikitzeko erabakia hartu zuen: Maria Angela kaleko zubi gainean jasoko zen, hango matadero zaharraren lekua hartuta.
Obrak ez ziren amaitu 1891era arte, eta gainera, obrak amaitu eta handik 10 urtera azoka txiki geratu zenez, plaza handitzeko proiektua enkargatu zen. Esan behar da ordurako botata zegoela San Esteban ermita, azoka ondoan zegoena.
Obrak egiten hasi baino lehen, azoka zaharraren eraikina bota egin zen berria jasotzeko behar zen beste leku edukitzeko. Jose Gurruchaga arkitektoak egin zuen proiektua, 1907ko maiatzaren 20ko bilkuran onartu zena. 1909ko ekainaren 22an inauguratu zen.
Gerra ostean "Regiones Devastadas"eko zuzendaritza nagusiak herri osoa birreraikitzeko ardura zuen bere gain, baita merkatu plaza berri bat egitekoa ere.
Proiektua Ortigosa arkitektoarena zen eta Errebaleko komentuak antzina hartzen zuen lekuan jaso zen Eibarrek ezagutu duen bere hirugarren merkatu plaza edo azoka. 1945eko ekainaren 28an, plazaren gozamena udalarena izatera heldu zen eta 1971eko urtarrilaren 27an, behin betiko geratu zen udalaren esku.
Dokumentuaren akzioak