Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Liburu aurkezpen jendetsua: San Andrés de Eibar

2008/01/30
Liburu aurkezpenak jende asko erakarri zuen Eibarko San Andres parrokiara. Aurkezpen hunkigarria izan zen eta kanpotik ere jende asko etorri zen.

"San Andrés de Eibar" liburuaren aurkezpena jendetsua izan zen. Hasieran, Fernando Beorlegi zena gogoratu zen; Fran Lasuenen biolinak, Beorlegiren imajinek eta Mikel Beorlegi semearen hitzek jendea hunkituta utzi zuten. Ondoren, Mari Jose Telleria kultura-buruak hartu zuen hitza, udalaren eskerrona erakusteko, gero, Xabier Zubizarreta parrokoaren txanda izan zen. Azkenik, Satur Peña egileak, punteroa eskuan eta hainbat irudiren laguntzaz, liburuaren gauzarik bitxienak kontatu zituen.

San Andres de Eibar. Aurkezpeneko argazkiak

Dokumentuaren akzioak