Gabriel Brau: Argazkilaritza ikastaro arrakastatsua
Grabiel Brau argazkilaria Bartzelonako Cardedeu herrian jaio zen 1957ko abenduaren 9an. 1976an hasi zen argazkilaritzaren munduan barneratzen eta 1989az geroztik horretara dedikatzen da, bere lanbidea da. Argazkilaritza komertziala eta publizitarioa egiten du baina baita erreportaje dokumental ederrak ere bai. 2007. urtean Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen baina ez da sari hori bere bizitzan zehar jaso duen sari bakarra: 30tik gora sari dauzka. Erakusketa asko egindakoa ere bada, azkena, orain Eibarren bertan ikusgai dagoena.
Irakasle bezala ikastaro asko eskaini ditu argazkilaritza analogikoari eta argazkilaritza digitalari buruz, eta Eibarko ikastaro honetan 100dik gora ikasle izango ditu, Leonetik, Euskal Herri osotik, Alcobendasetik eta beste hainbat lekutatik heldutako ikasleak.
Gure herriko ikastaroa maiatzaren 10ean eta 11n eskainiko du, "Zuri eta beltzezko tratamendua artxibo digitalean" gaiari buruz.
Maiatzaren 9an egingo du ikastaroaren aurkezpena, iluntzeko 7,30etan, Portaleko Areto nagusian.
Ikastaroa maiatzaren 10ean hasiko da, zapatua.
Ordutegia: 10:00-14:00; 16:30-19:30.
Maiatzaren 11n, domeka, ordutegia: 10:00-14:00.
Argazkilaritza maiatzean programa
Dokumentuaren akzioak