Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren, maiatzaren 12tik maiatzaren 18rakoa

2008/05/09
Maiatzaren 12tik 18ra bitartean Eibarren hainbat ikuskizun izango da: San Isidro, Dia Das Letras Galegas, Abontzako jaiak, hitzaldiak, musika, pelikulak, sukaldaritza...

Maiatzak 12, astelehena:

  • Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakustaldian: Txirri Mirri eta Txiribiton. Lekua: Coliseoa. Ordua: 19:00.ETBrako programaren grabazioa.
  • Sukaldaritza: lehen urratsak. Izenak emateko epea hasiko da. PEGORAn eman behar dira izenak maiatzaren 12tik 23ra bitartean. Ikastaroaren hasiera: maiatzaren 26an, 16 orduko ikastaroa.
  • UEU: udako ikastaroen matrikulazioa irekiko da. Izenak emateko epea: maiatzaren 12tik 20ra. www.ueu.org. Udalak diru-laguntzak ematen ditu ikastaro horietara joateko.
  • Oporrak Afariketan: maiatzaren 12tik 15era, izena emateko epea Portalean. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 16:00-18:00.

Maiatzak 13, martitzena:

  • Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakustaldian: Txirri Mirri eta Txiribiton. Lekua: Coliseoa. Ordua: 19:00.ETBrako programaren grabazioa.

Maiatzak 14, asteazkena:

  • Pelikula, MATAHARIS. Lekua: Coliseoa. Ordua: 21:30. Sarrera: 3,50 euro.
  • Hitzaldia, NOLA EGIN AURRE ESKOLA PORROTARI. Lekua: Arrateko Andra Mari Ikastetxea. Ordua: 17:00.

Maiatzak 15, eguena, SAN ISIDRO EGUNA:

  • Pelikula 14 KILOMETROS. Lekua: Coliseoa. Ordua: 21:30. Sarrera: 3,50
  • Hitzaldia: TERNUAKO BITAKORA. Hizlaria: Rosa Garcia-Orellan. Lekua. Hezkuntza Esparrua. Ordua: 11:00.
  • SAN ISIDRO EGUNA, EGITARAUA:
    11:00.- Meza. Bertan izango dira Narbaiza, Lizarreta eta Ziarda bertsolariak eta trikitilariak (Sorkunde eta Ion). Ondoren prozesioa Usartza Txistulari taldeak lagundurik eta aurreskua Kezka dantza taldearen eskutik. Jarraian, "Getariko txakolina", bailarako gazta, ogia eta aire librean hazitako basa-txerri ezaugarria duten txerrikien dastatzea.
    12:30.- SAN ISIDROETAKO VI. AIZKOLARI TXAPELKETA. Arria V - Zelai II, Lopez Azpilikueta - Flores, Bihurri - Mindegia. Tartean, Ioseba Ostolaza, Landerbide eta MªJose Sardon harri-jasotzaileen saioa
    14:00.- Anaiarteko bazkaria Kantabria Jatetxean. Bazkal ostean eskualdeko sei herrietako aitona amona nagusienei opariak banatuko zaizkie; bertaratutakoen artean zozketa egingo da. Jarraian, Bertsolariak (Narbaiza, Lizarreta eta Ziarda) eta trikitilariak (Sorkunde eta Ion).
    17:30.- Idi demak Soarte (Elgoibar), Mendigoitxi (Eibar) eta Ixamaren (Itziar) partaidetzarekin.
    Iluntzean, txanpan kaxa eta ardo kaxa zozketatuko dira bertan daudenen artean.
  • Autobusen ordutegia: 10:15, Eibarko autobus geltokian.
  • Anaiarteko bazkarirako txartelak: Kantabria jatetxean.

Antolatzailea: Deba Beheko Landa Garapen Elkartea Laguntzaileak:DEBEMEN, Kantabria Jatetxea eta Debabarreneko Udalak

Maiatzak 16, barixakua:
XXV DIA DAS LETRAS GALEGAS

  • 19:00.- Jaietako taberna irekiko da Urkizuko Parkean. “REPICHOCA” musika taldea arituko da eta “OS GALAICOS” dantza eta gaita taldeak bere ikuskizuna eskainiko.
  • 19:00.- Herri-kirolak.
  • 21:00.- Berbena goizalderarte “TROVADORES” A Coruñako orkestraren eskutik.

ABONTZAKO JAIAK:

  • 19.00 Txupinazoa eta suziriak
  • 19:30 “ERBIA ETA DORTOKA” Umeentzako antzerkia euskaraz
  • 23:00 “HITZEZ HITZ - TE SABES LA LETRA...” konkurtsoa.

maiatzak 17, zapatua:

  • Sostoa Abesbatzaren kontzertua. 1908ko Lore Jokoen mendeurrena. Lekua: Coliseoa. Ordua: 20:00
  • ARGAZKILARITZA MAIATZEAN: Ikastaroa; Argazkilaritza 3 dimentsiotan: Anaglifoak. Irakaslea: Alfredo Divasson. Lekua: Portalea.

XXV DIA DAS LETRAS GALEGAS:

  • 11:30.- umeentzako jokoak
  • 12:30.- Igel txapelketa.
  • 16:00.- nagusiendako txapelketa.
  • 18:00.- “OS GALAICOS” taldeak Barakaldoko gaita eta dantza taldeari ongietorria emango dio Urkizuko parkean.
  • 18:30.- Galiziako dantzak eta musika.
  • 22:30.- Berbena goizalderarte “LEDICIA” orkestraren eskutik

ABONTZAKO JAIAK:

  • 11:00 Suziriak
  • 11:00 Buruhandiak
  • 11:30 Umeentzako jolasak
  • 2:30 Txistorra Jana eta txikiteoa
  • 14:30 Bazkari herrikoia: Paella erraldoia
  • 17:00 Karaokea gazte eta nagusientzat
  • 17:00 Toka eta Igel-toka txapelketa, Ipuruako Jubilatuen Etxearen atarian
  • 17:00 Txokolate-jana gure nagusientzat, Ipuruako Jubilatuen Etxean
  • 19:30 Gorriti eta bere abereak
  • 19:30 Toka eta Igel-toka txapelketaren sari banaketa
  • 20:30 Son Berriarekin berbena
  • 11:00 VOCES Y CUERDAS eibartar taldearen ekitaldi nagusia
  • 12:30 Son Berriarekin berbena.

maiatzak 18, domeka

  • Usartza txistulari banda. Lekua: Untzaga. Odua: 13:00.
  • Nazioarteko museoen eguna: Armagintzaren museoan “Ate Irekiak”. Ordutegia: 10:30-13:00; 16:00-20:00. Goizean, 10:30-12:30 bitartean: Vicente Alberdi, Pedro Azpiazu eta Asun Noguesek armak dotoretzeko tekniken erakustaldia eskainiko dute.

XXV DIA DAS LETRAS GALEGAS

11:00.- Meza Karmengo amaren elizan

11:45.- “OS GALAICOS” taldeak Eibarko Trikitilariei ongietorria eskainiko die Untzaga plazan; ondoren, kalejira Urkizuraino.

12:30.- “AZAHAR” sevillanen dantza-taldeari ongietorria; ondoren dantza eta musika erakustaldia.

15:00.-anaiarteko bazkaria Eibarko batzokian.

18:30.- dantzaldia “SUPERFAMA” orkestrarekin.

22:00.- Jaien amaiera.

ABONTZAKO JAIAK:

  1. 00 Auzoko hildakoen oroimenezko meza

Antolatzailea: Abontzako Itturrixako Jai Batzordea

Dokumentuaren akzioak