Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sostoa eta Lartaun abesbatzak: 1908ko Lore Jokoak gogora ekartzen

2008/05/12
Maiatzaren 17an, larunbata, Sostoa eta Lartaun abesbatzak izango ditugu Coliseoan kantari, kantu ederrekin; eta, aldi berean, XX. Mende hasierako musika-kuktsua, eta batik bat 1908ko Lore Jokoak gogora ekarriko dituen musika-giroarekin. Ekitaldia, iluntzeko 8etan izango da.

Sostoa eta Lartaun abesbatzen egitaraua:

Sostoa eta Lartaun abesbatzen egitaraua:

Kontzertu aurretik , Mari Karmen Etxebarria eta Isabel Laspiur arituko dira Lore Jokoen sasoi hartako euskal musika batzuk joten, J.A. Santestebanenak, XX. Mende haserako giro musikalaren kutsua eman nahian.


Ondoren, Jesus Maria Sagarnaren zuzendaritzapean, SOSTOA ABESBATZAk pieza hauek kantatuko ditu:

De colores ...........................................( F. Remacha )
Frülingsahnung .....................................( F.B. Mendelssohn )
Udaberria " Die Jahreszeiten ".................... ( J. Haydn )
Im frülingsanfang ...................................( W.A. Mozart )
Plaisir d'amour ...................................( G.B. Martini )
Arrantzale gaxoa ....................................( J. Busto )
Anderia gorarik .....................................( J.M. Zubiria )
Bilintx ................................................( J. Oñatibia )

Bakarlariak: : A. Iñarrairaegi, E. Laskurain eta K. Olañeta
pianoa : M.K. Etxebarria eta I. Laspiur
zuzendaria : J.M. Sagarna

SOSTOAK abestuko dituen aurreneko 5 abestiak UDABERRIAri buruzkoak dira. Lehena Tuterakoa zen Fernando Remacharena, benetan musikari ospetsua. Azpimarratzekoa da "Arrantzale gaxoa" kantua, espresuki egile hondarribiarrak, J. Bustok, Sostoarentzat egindakoa. Egilea bera ere han izango da. Eta azkeneko kanta, gonbidatua "Lartaun" talde oiartzuarra dela kontuan hartuta , bertakoa zen Oñatibiak eginiko abesti bat kantatzea erabaki dute Sostoakoek.

Sostoak amaitu ondoren, pianoarekin joko dute Eibarko 1908ko Lore Jokoetan saritua gertatu zen Usandizagaren partitura, "Euskal Festara".


Gero LARTAUN abesbatzak kantatuko du , Alaitz Guridiren zuzendaritzapean. Hona bere kantuak:

Agur Maria ............................................( J. Uruñuela )
Aita gurea .............................................( F. Madina )
Locus iste.............................................. ( A. Bruckner )
Goizian goizik........................................ ( A. Donostia )
Lili eder bat ...........................................( A. Donostia )
Aitak eta amak .......................................( A. Donostia )
Rossignolet gentil ....................................( HR. Willisegger )
Cantos asturianos.................................... ( J. Domínguez )
El abanico .............................................( J. Trayter )

Zuzendaria : Alaitz Guridi

Eta azkenik, SOSTOA eta LARTAUN ABESBATZAK, biek batera, A. Donostiaren "Basoilarra" eta "Binbili Bonbolo" kantatuko dituzte.

Dokumentuaren akzioak