Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren, maiatzaren 19tik maiatzaren 25erakoa

2008/05/14
Maiatzaren 19tik 25era bitartean hainbat ikuskizun izango da: kontzertuak, Euskal Jaia, pelikulak, hitzaldia, bertsolaritza, erakusketak, Urkiko jaiak...

Maiatzean zehar:

  • UEU: udako ikastaroen matrikulazioa. Izenak emateko epea: maiatzaren 12tik ekainaren20ra. www.ueu.org. Udalak diru-laguntzak ematen ditu ikastaroetara joateko.
  • Argazkilaritza Maiatzean; erakusketak: Portalean, "Afrikako Argiak" (Gabriel Brau), Klub Deportiboaren Leize ikerle Taldearen "Kobazuloak 3D", Arcenillasen "City Hope". Topalekuan, Arrietaren "Argia"; Ambigu eta Portalea tabernetan, Klub Deportiboaren Argazki Taldearen erakusketak. Argizaiola 27. lehiaketaren argazkiak, Eibarko Klub Deportiboan.
  • Debabarreneko Eskolarteko XXIV. Antzerki Erakusketa. Lekua: Hezkuntza Esparrua.


Maiatzak 20, asteartea:

  • Pelikula, "Naturaleza Muerta". Lekua: Coliseoa. Ordua: 21:30. Sarrera: 3,50 euro.

Maiatzak 22, osteguna:

  • Umeen bertso jaialdia. Partehartzaileak: Iturburu, La Salle, Aldatze. Lekua: Coliseoa. Ordua: 18:00.
  • Bertsolaritzaren bitartez ahozkotasuna lantzeko, Bertsozale Elkartearekin batera Eibarko 6 ikastetxetan 5 eta 6 mailetako ikasleek bertsogintzan egindako lana erakusteko bertso-saio bi antolatu dira (maiatzak 22, maiatzak 29).
  • Dokumentala: "Los Niños perdidos del franquismo", frankismoan, ziegetan desagertu ziren umeei buruzkoa, Montserrat Armengourena. Ondoren, gaiari buruzko eztabaida. Lekua: Portalea. Ordua: 19:00. Montserrat Armengou Martin (Bartzelona, 1963), TV3ko ikerketa-kazetaria da, eta beste dokumental bi ere egin ditu; bata "Las fosas del silencio" izenekoa, frankismoaren errepresiopean desagertutako jendea hizpide duena, eta azkena, "El convoy de los 927", Frantzian harrapatutako Espainiako familiekin beteta, naziek Mauthausenera zeramaten aurreneko trenarena.

Maiatzak 23, barikua:

EIBARKO EUSKAL JAIA:

  • KEN ZAZPI. Lekua: Coliseoa. Ordua: 22:00. Sarrera: 19 euro. KEN ZAZPI taldea 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. J.M. Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatuta. "Gelditu Denbora", "Atzo da bihar" eta "Bidean" lanen ondoren euren azken lana ARGIAK da, 2007an kaleratutakoa.

Maiatzak 24, zapatua:

EIBARKO EUSKAL JAIA:

  • Tantanez tantan, Eibarren euskaraz blai. 12:00etan: Giza katea Urkizutik Untzagara. 13:00ean: ekitaldia Untzaga plazan. Kontseiluaren 10. urteurrena.

URKIKO JAIAK:

  • 11:00: Aire zabaleko pintura lehiaketa.
  • 16:00 Emakumez osatutako lau futbol talderen arteko VI. txapelketa. Lekua: Unbe.

Dokumentuaren akzioak