1908ko Eibarko Euskal Lore Jokoak liburua
1908ko Eibarko Euskal Lore Jokoak liburuaz: ezaugarriak eta edukia.
Digitala da Ego Ibarrak kaleratu duen 35. liburua, interneterako propio diseinatu eta pentsatutakoa: ehun urteko jauzia. Hemen ez da paperik, paper birtuala baizik. Liburuak dituen 221 orrialde horietan barrena hainbat esteka edo lotura izango dituzu irakurle: klikatu eta beste ate berri bat zabalduko duzu. Maiatzaren 27tik aurrera, Egoibarra.com honetatik edozeinek bere ordenagailura doan deskargatzekoa.
Narbaiza idazleak aztertu dituen atal nagusiak hauexek dira: aurrenik, "Ehunurteurrenaren haritik" izena daraman zatia, non, idazleak, Abbadiaren eta Donostiako euskaltzaleen eragina eta hiri-burutik probintziara ekitaldi haiek Diputazioaren eskutik egin zuten bidea erakusten digun. Ondoren, Eibarkoak ditu hizpide nagusi: programaren gorabeherak, Herriko artearen eta industriaren erakusketa, Nekazaritza eta Abeltzaintzakoa, idatz sariketak, Monografia, herrian egin ziren gainerako sariketak (aurreskulariak, tanbolintteroak, musika-konpositoreak, Musika Bandak ) eta eliz ospakizunak. Amaitzeko, belaunaldi zaharren euskalgintzaz egin duen azterketa damaigu.
Bigarren atalak, "Eranskinak" izenekoak, jaien antolaketaren kronologia, egunkarietan ospakizunen inguruan kaleratu ziren artikuluak eta hiztegi labur bat ditu. Hirugarrenean, Notak daude, egileak testuan zehar egin dituen ohar, azalpen eta ñabardura guztiak jasotzen dituen atala. Laugarrenean, "Eibarko Lore Jokoak udal dokumentuetan", urte hartako dokumentu bitxiak topatuko ditugu (Bandoak, deiak, egitarauak, sariketa-deialdiak...).
Jaitsi liburua (PDF, 10 Mb)
Dokumentuaren akzioak