Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren, ekainaren 2tik 8ra bitarteko ekitaldiak

2008/05/30
Ekainaren 2tik 8ra, besteak beste, Euskal Bizikleta, Margo, Marrazki eta Zeramika udal eskolen erakusketa, Triska dantza taldearen emanaldia eta Casa Cantabria elkartearen 50. urteurrena izango ditu.

Ekainak 4, eguaztena

  • 19:00etan, Portaleko Erakusketa Aretoan, Margo, Marrazki eta Zeramika udal eskolen Erakusketaren inaugurazioa. Ekainaren 18 arte egongo da zabalik.

Ekainak 6, barixakua

  • XXVIII. Euskal Bizikletaren 1. etapa Bakio-Bakio, 151,8 km.
  • 18:00etan, Errota Gaztelekuan, "Ondo pasau, pasau barik", 12-14 urte bitarteko gazteentzako drogomenpekotasunaren prebentziorako tailerrak.
  • 19:00etan eta 22:00etan, Coliseo Antzokian, Triska Dantza taldearen emanaldia.

Ekainak 7, zapatua

  • XXVIII. Euskal Bizikletaren 2. etapa. Agurain-Agurain, 162,7 km.
  • Casa de Cantabria elkartearen 50. urteurrena.
    / 12:00etan, Untzagan hasita, kalejira Eibarko Kezka Dantza Taldea, Os Galaicos eta Tanoseko Virgen de las Nieves dantza taldeekin. Egunean zehar Cantabriako artesautza erakustaldia eta bertako produktu tipikoen dastaketa.
    17:00etan, Untzagan, Azahar eta Virgen de las Nieves dantza taldeen emanaldia

Ekainak 8, domeka

  • XXVIII. Euskal Bizikletaren 3. etapa. Eibar-Arrate, 150,7 km. 13:30ean hasiko da.
  • Casa de Cantabria elkartearen 50. urteurrena.
    12:00etan, Coliseo Antzokian, Casa de Cantabriaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia. Bertan Cantabriako Gobernuko Lehendakaritzaren sailburuak eta Eibarko Alkateak parte hartuko dute.
    Braña folk taldeak eta Valentziako Casa de Cantabriako musika taldeak girotuko dute eguna euren doinuekin.

Dokumentuaren akzioak