Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ekainaren 16tik 22ra bitarteko ikuskizunak

2008/06/13
Eibarren, ekainaren 16tik 22ra bitartean ikuskizun eta ekitaldi asko daude: antzerkia, boxeoa, dantza, musika-emanaldiak, ohiko San Juan kontzertua, errekortadoreak, rocka: Sanjuan jaiak gainean daudenaren seinale.

Hilean zehar:

  • Margo, Marrazki eta Zeramika udal eskolen Erakusketa ekainaren 18 arte zabalik.
  • Juan Antonio Palaciosen argazki-erakusketa Ambigu tabernan, ekainaren 1etik 30era.
  • Jose Vilaren argazki-erakusketa Portalea tabernan, ekainaren 1etik 30era.

Ekainak 16, astelehena

  • 20:00etan eta 22:30ean, Coliseo Antzokian, antzerkia Ados Teatro konpaniaren eskutik. Garbi Losadaren "El jefe de todo esto" antzezlana Josean Bengoetxea, Carlos Nguema, Santiago Sueirás, Oscar Terol, Elena Irureta eta Mila Espigaren eskutik. Sarrera: 11 €.

Ekainak 17, martitzena

  • 18:00etan,Txaltxa Zelaiko kioskoan, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren Gazteband taldea, Txikien Banda eta Funk-Blues-Soul Banden kontzertua.
  • 20:30ean, Coliseo Antzokian, Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. Sarrera: 2 €.

Ekainak 18, eguaztena

  • 20:30ean, Coliseo Antzokian, Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. Sarrera: 2 €.

Ekainak 19, eguena

  • 20:00etan, Coliseo Antzokian, Untzagako Jubilatuen Etxeko abesbatzaren kontzertua. Sarrera: 2 €.
  • Egunean zehar, Feriako atrakzioen prezioa: 0,70 €.

Ekainak 20, barixakua

  • 17:00etatik 20:00etara, Untzaga Plazan, umeendako puzgarriak eta zezen mekanikoa, Astixaren eskutik.
  • 19:00etan. Untzaga Plazan, kale antzerkia: "Superplast!" antzezlana Hortzmuga taldearen eskutik.
  • 19:00etan, Astelena Frontoian San Juan Pilota Txapelketaren finalak. Antolatzailea: Klub Deportiboa.
  • 20:30ean, Coliseo Antzokian, Mayte Yerroren kontzertua. Sarrera: 12 €
  • 22:30ean, Astelena Frontoian, Boxeo Gaua. Borrokaldi neoprofesional bat, gizonezko amateurren arteko lau borrokaldi eta Wu-Shu erakustaldia. Antolatzailea: Club de Boxeo Kurruku.
  • 22:30ean, Untzaga Plazan, rock kontzertua Esne Beltza eta Reyes del KO taldeekin.

Ekainak 21, zapatua

  • 10:30ean, Ipurua Kiroldegian, Sanjuanetako XIX. IgeriketaTxapelketa. Antolatzailea: URBAT I.K.E.
  • 09:00etan, Arraten, mustrako txakurren probintziako txapelketa. Izen-ematea: 08:00etatik 09:00etara. Txapelketa soziala arratsaldean izango da. Antolatzailea: Sociedad de caza y pesca Diana.
  • 11:00etan, Hezkuntza Esparruan, San Juan XVII. Tiro Txapelketa Haizezko Armekin. Antolatzailea: Dinbi-Danba.
  • 18:00etatik 20:00etara, Txaltxa Zelaiko kioskoan, Arku tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba.
  • 20:30ean, Coliseo Antzokian, San Juan kontzertua Sostoa Abesbatza eta Eibarko San Juan Ganbara Orkestrarekin. Zuzendaria: Pedro Palacín. Sarrera: 6 €.
  • 23:00etan, Untzaga Plazan, rock kontzertua LOS SUAVES taldearekin.
  • 01:00etatik 04:00etara, Ego Gain kalean, substantzien analisia egiteko testa, drogamenpekotasunei aurrea hartzeko programaren barruan.


Ekainak 22, domeka

  • 08:00etan, Zezen Plazan, enbolatuak, Sakako bigantxekin.
  • 18:00etan, Zezen Plazan, Errekortadoreen Jaialdia, Marqués de Saka Ganadutegiak antolatuta. Sarrera: umeendako 3 € / helduendako 6 €.
  • 18:00etan, Untzaga Plazan, dantza emanaldia LACASIUN emakume latinoamerikarren Eibarko elkartearen dantza taldearen eskutik.
  • 22:00etan, Toribio Etxebarriatik Untzagaraino, kale antzerkia: TEATRAPO taldearen "Bestiario" antzezlana.

Dokumentuaren akzioak