Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Batzar Nagusiak Eibarren uztailaren 2an

2008/06/27
Eibarko herriak Batzar Nagusiak hartuko ditu uztailaren 2an. Historian zehar birritan etorri dira Eibarrera, 1985ean eta 2008an. Eibarko alkateak eta udal osoak Batzar Nagusietako Presidenteari, Diputatu Nagusiari eta gainerako batzarkide guztiei ongietorria egingo diete goizeko 11:30etan Untzaga plazan, KEZKA dantza-taldeak eta Eibarko txistulariek lagunduta.

Hona egitaraua:

  • 11:30 Eibarko KEZKA dantza taldeak eta herriko Txistularien Bandak lagunduta, Eibarko alkateak ongi etorria emango die Batzar Nagusietako lehendakariari eta diputatu nagusiari.
  • 12:00 Ekitaldiari hasiera emango zaio. Eibarko alkate jaunaren agurra. Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari andrearen erantzuna.

FORU-ARAUAREN PROPOSAMENA AINTZAKOTZAT HARTZEA, BIDEZKOA BADA: BIDE AZPIEGITURAK ERABILTZEKO KANONA ETA -BIDEGI GIPUZKOAKO AZPIEGITUREN AGENTZIA, S.A.- FORU SOZIETATE PUBLIKOAREN ZERGA ARLOKO ZUZENBIDE ARAUEN ALDERDI BATZUK ARAUTZEN DITUEN URRIAREN 3KO 7/2002 FORU ARAUA ALDATZEN DUENA, TALDE MISTOA (ARALAR) BATZARKIDE TALDEKO REBEKA UBERA ANDREAK AURKEZTUTAKOA. (1143SE) (8 /B/02/0000591)

  • Foru Aldundiaren irizpidea irakurtzea.
  • Aldeko txanda (30 min.)
  • Aurkako txanda (30 min.)
  • Taldeen txanda (30 min.)
  • Ihardespenen txanda (10 min.)
  • Birrerantzunen txanda (10 min.)
  • BOZKETA
  • Botuaren azalpena (5 min.)

2009KO UZTAILAREN 2KO DATORREN OSOKO BATZAR IBILTARIA EGINDO DEN LEKUA FINKATZEA. (0 /D/43/0000073)

Informazio gehiago:


Dokumentuaren akzioak