Arrateko Amaren jaiak: irailak 7,8 eta 14
2008/08/25
Arrateko Amaren jaiak edo "arratiak" ekitaldiz beteak ditugu irailaren 7an, 8an eta 14an (Kofradia eguna): bertsolariak, dantzariak, prozesioa, dantzaldiak, rocka...
Eibartarrentzat "arratiak" dira jairik kutunenak. Egitarau zabalarekin datozkigu: bezperako Salbea eta bertso afaria, Arrate eguneko prozesioa eta "Arrateko Amaren Dantzak" Kezka taldearen eskutik... Eta amaitzeko Kofradia eguna edo baserritarren eguna irailaren 14an.
Irailak 7, Arrate bezpera
- 18:00.- Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea. Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.
- 19:00.- Herri kirolak.
- 20:00.- rock kontzertua txosnen eskutik.
- 21:00.- Bertso Afaria: Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Gaijartzailea: Asier Ibaibarriaga. Kantabria jatetxean. Sarrerak: 24 . (Sagarbitxa - Kultu - Kantabria - ...eta kitto!). Antolatzailea: "... eta kitto!".
Irailak 8, Arrate eguna
- 10:00.- Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian Jai Batzordeak antolaturik.
- 10:00.- Kittonbola!
- 10:30.- kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
- 11:00.- Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Trikitilariak: Jainaga eta Narbaiza. Bertsolariak: Azpillaga, Meabebasterretxea eta Narbaiza.
- 12:30.- Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian: ezpata-dantza eta makila txikien dantza.
- 13:30.- trikitilari eta bertsolarien saioa.
- 14:30.- Lagunarteko Bazkaria Krabelin Jatetxean.
- 17:00.- Ziarda eta Azpillaga bertsolarien saioa.
- 17:30.- dantza solte txapelketa 15 urtetik gorakoentzat. Gehien jota 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak.
- 18:00 - 21:30.- BETE ZAITEZ...BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak ( osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritza.
- 19:00 - 23:00.- dantzaldia DRINDOTS taldearekin.
Irailak 14, Kofradia eguna eta baserritar jubilatuen eguna
- 10:30.- Simón Aldazabal XIII. Antxitxiketaldia. Fernando Serranori omenaldia. Eibarko Klub Deportibotik irten eta Arrateraino (Orbeko bidetik).
- 11:00.- Meza Nagusia Gorrotxategi eta Narbaiza bertsolariekin. Meza ostean, aurreskua Kezka Dantza taldearen eskutik. Ondoren prozesioa Usartza Txistularien Bandak lagunduta.
- 12:00.- Pilota partiduak: Arrillaga eta Bengoetxea / Etxaniz eta Egaña. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.
- 12:00.- Eibarko paella eta gazta lehiaketa.
- 12:30.- dantza solte txapelketa 15 urtetik beherakoentzat Ezenarro eta Agirrebeña trikitilariekin eta Usartza Txistulari Bandarekin. Gehien jota 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak.
- 14:00.- paella eta gazta lehiaketaren sari banaketa.
- 14:30.- jubilatuentzako bazkaria KANTABRIA Jatetxean. Baserritar nagusiei opariak banatuko zaizkie. Trikitilari eta bertsolariek ere parte hartuko dute.
- 17:30.- idi probak.
Antolatzailea: Eibarko Udala
Laguntzaileak: Andirao Elkartea, "... eta kitto!", Betikuak, Eibarko Klub Deportiboa eta Kezka Dantza Taldea
Dokumentuaren akzioak