Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Andrea Gonzalez gitarra jole gazte eibartarra Coliseoan

2008/09/15
Andrea Gonzalez eibartarrak irailaren 19an (20:30) gitarra emanaldia eskainiko du Coliseoan bere irakaslearekin batera, Dusseldorfeko "Robert Schuman" Musika Unibertsitateko Joaquín Clerch gitarra katedraduna.

Andrea Gonzalez Caballerok (Eibar, 1992) zazpi urte zituela ekin zion musika ikasteari Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. Beranduago Bienvenido Rodríguez eta Carmen Becerra izan zituen gitarra irakasle. David Russell, Carles Trepat, Marco Tamayo, Margarita Escarpa, Eduardo Baranzano eta maila horretako irakasleek emandako klase magistraletan hartu du parte. Eibarko Udalaren beka jaso zuen 2006an. Momentu honetan Joaquín Clerch-en ikasle da Dusseldorfen (Alemanian).

Aipagarriak dira bakarlari gisa hain gazte izanda eskaini dituen kontzertuak: Luthierren (Bartzelonan), Valle de Güesen (Iruñan), Petrerren (Alacanten) eta Kursaalen (Donostian). 2000 urteaz geroztik garrantzia handiko sariak jaso ditu. Batzuk aipatzearren: Donostiako Jose Azpiazu lehiaketan, Zarauzko Gitarra Jaialdian, nazioarteko lehen saria Petrerreko José Tomás lehiaketan (Alacant), nazioarteko lehen saria Weimarreko Ana Amalia lehiaketan (Alemania), Talentu gazteentzako David Rusell Ohorezko saria Vigon, lehen saria nazioarteko Daniel Fortea lehiaketan (Castelló), lehen saria Eusko Jaurlaritzak Gasteizen antolatutako Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan.

Vigoko Kontserbatorioak disko bat kaleratu zuen 2006ko "David Russell" lehiaketaren saridun guztiekin eta Gonzalez eibartarren pieza bi daude bertan, bata, Bach-en Preludio de Suite número 32 eta bestea, Souvenir de Granada, Joaquin Clerch musikari kubatarrarena, Andrearen irakaslea eta Dusseldorfeko Robert Schuman Musika Unibertsitateko gitarra katedraduna.


Andrea González


Joaquín Clerch


Kontzertuaren Programa

  • La Catedral (Joaquín Clerch)
    A. B. Mangoré
    Preludio, andante religioso, allegro solemne
  • Cinco Piezas (Joaquín Clerch)
    Astor Piazzolla
    • Campero
    • Romántico
    • Acentuado
    • Tristón
    • Compadre
  • Capricci 5 , 24 (Joaquín Clerch)
    N. Paganini
  • Alfonsina y el mar (Andrea)
    Arreglo Joaquín Clerch
  • Gran Solo (Andrea)
    Fernando Sor
  • Piezas españolas (Joaquín y Andrea)
    Albéniz
  • Tango Suite, tango nº 2 y nº 3 (Joaquín y Andrea)
    Astor Piazzolla


Dokumentuaren akzioak