"Euskal Festak- Fiestas Euskaras, Eibar 1908" Erakusketa
Ehun urte bete dira aurten Eibarren Euskal Festak antolatu zirenetik. Horregatik, Eibarko udalak, ehunurteurrena gogora ekartzeko "Euskal Festak Eibarren, 1908" erakusketa antolatu du.
Erakusketa honek, gure hirian antolatu ziren Euskal Festa haietako alderdirik garrantzitsuenak jasotzen ditu: Arte eta Industria erakusketa, monografia lehiaketa, banda eta koruen arteko lehiaketak, abeltzaintza erakustaldia... Erakusketan 1908ko dokumentuak, diplomak, egin ziren lehiaketetako aktak, txartelak eta beste hainbat gauza izango dira ikusgai.
Sarrera doakoa da. 2008ko urriaren 9an zabalduko da iluntzeko 7etan eta abenduaren 15era arte izango da. Ordutegia: 16:00-20:00
Lekua: Armagintzaren Museoa. Portalea. 5. pisua.
Dokumentuaren akzioak