Eibarri buruzko pelikula zaharrak Coliseoan
Azaroaren 13an, osteguna, iluntzeko 20:00an, Eibarko Coliseo antzokian, interes handiko dokumentu historiko bi izango ditugu: alde batetik, Euskal Filmategian dagoen "Antonio Sarasua Fondoa"ren pelikula-zati ederrak, gure herria eta herritarrak hobeto ezagutzen lagunduko dizkigutenak (28); eta bestetik, Eibarri buruz egin ziren NODO guztiak, 1944tik 1966ra artekoak (1611).
Sarrera, euro 2; bertan Coliseoan eros daiteke gaur, asteartea, 20:00etatik 21:30era-; bestalde, azaroaren 13an, 19:00etatik aurrera sarrerak erosteko leihatila zabalik egongo da. Bestela, Servikutxa, Telekutxa eta www.kutxa.net webean ere badaude salgai.
/
Curro Caro toreatzailea (Antonio Sarasua Fondoa).
/
BH lantegia Urkizun (NODO).
Dokumentuaren akzioak