Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Muguruza aita-semeak. Medikuntza eta jakin-mina" liburua eta oroitarria (2008-12-12)

2008/12/10
Abenduaren 12an, ostirala, Niceto eta Javier Muguruza medikuen omenez Bidebarrieta kaleko 3. lorategian jarriko den oroitarria inauguratuko da 18:30ean; eta iluntzeko 19:30ean Antxon Narbaizaren Muguruza aita-semeak. Medikuntza eta jakin-mina ikur / Los Muguruza de Eibar. Medicina y ansias de saber liburua aurkeztuko da udal batzar aretoan. Aurkezpen egunean, liburua prezio berezian salduko da, hau da, 6 euroan.

Antxon Narbaizaren liburuak, Niceto eta Javier Muguruza medikuen biografia du euskaraz eta gazteleraz. Niceto Muguruza Larriña (1882-1920 ) Eibarko udal laborategiko zuzendari izan zen, lan nekaezina egin zuen medikuntzaren eta herritarren osasunaren alorrean. Bere idatziak ere gogoangarriak dira, bat aipatzekotan "Nociones Generales de Higiene del Obrero Siderúrgico", 1918an Eibarren argitaratua, beharginen lan-baldintzak zaintzearren egindakoa. 1918an jarri zuen Eibarrek Muguruzaren oroimenezko lehen oroitarria, Sakunen. Orain, Sakunen oso egoera txarrean zegoela eta, Bidebarrietako jardinetan ipiniko da monolitoa, Karlos Elgezuaren medailoia duena.

Javier Muguruza Alberdi (1914-2002), Nicetoren semea, ume-mediku edo pediatra handia izan zen eta espezialitate horren hastapenetan zeresan eta zerikusi handia eduki zuen; Euskal Herriko Pediatria elkartearen buru hautatu zuten 1966an. Baina bere lanbideaz aparte, euskaltzalea zen eta Euskal Herriko gaien inguruan interes handia zuen; Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide, idazle fina genuen Muguruza: bere alorreko lan zientifiko askoren egile baina baita beste era bateko makina bat idatziren egile ere. Eibarri buruzko idatzi esanguratsuak ditu (Seperiño Panama, Kapitantxua...)



AURKIBIDEA


1.- Sarrera
1.1. Niceto Muguruza: jaio eta bataiatu
1.1.1. Haurtzaroa eta gaztaroa
1.1.2. Niceto Muguruzaren lanak
1.2. Medikuntza eta kultura, jakin-mina ikur
1.3.1. Eriondoen Jardina
1.3.2. Udal Laborategia
1.3.3. Bestelako ekimenak
1.4. Muguruzaren kezka
1.5. Muguruza hizlari
1.5.1. Gizarte bizitza
1.6. Heriotza goiztiarra

2.- Javier Muguruza Alberdi
1.- Bizitzaren lehen urratsak
1.1. Madrilera ikastera
1.1.1. Gerraren ondorioa: etena eta eritasuna
1.1.2. Lanbidea Bilbon
1.1.2.1. Pediatriaren hastapenak Euskal Herrian
1.1.2.2. 1966: Euskal Herriko Pediatren buru
1.2. Familia bizitza
1.3. Medikuntza eta Humanitateak
1.4. Gutun harremanak
1.5. Muguruzaren eibartartasuna
1.5.1. Utzikeriatik onarpen osora
1.1. 1.6. Aita-semeak: antzekotasunak
2.2. 1.7. Izaera eta sinesmena
2.3. Heriotza eta testigantza

ERANSKINAK
Niceto Muguruzaren idazlanak
1.- Recensión de trabajos de Niceto Muguruza/ On Niceto Muguruzaren lanen iruzkina
2.- Relación de artículos/ artikulu zerrenda
Javier Muguruzaren idazlanak
1.- Sarrera/Introducción
2.- Testu hautaketa/ Selección de textos
3.- Bibliografia/ Relación de trabajos de Javier Muguruza

Dokumentuaren akzioak