Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Liburu aurkezpena: Debarroko Oasi liberala, Gotzon Iparragirrena

2009/01/19
Debarroko Oasi Liberala liburua, Gotzon Iparragirre historialariarena, Eibarko udalak eta UEUk kaleratutakoa, urtarrilaren 21ean aurkeztuko da Portalean, iluntzeko 19:00an.

Gotzon Iparragirre Burgoa ikerlari ondarrutarrak 2002ko Juan San Martin Beka irabazi zuen eta haren emaitza da liburu sakon bezain mardul hau. Egilearen hitzetan "Eibarren bazuen substratu liberal demokratiko aurre errepublikarra" 1756tik 1876ra bitarteko sasoi hartan eta horregatik dio "oasi liberala" zela aldameneko herriekin konparatuz.

Liburuak 9 kapitulu nagusi hauek ditu:

  1. Eibar Lege Zaharraren gerizpean
  2. 1766ko Matxinada Eibarren
  3. Frantziako Iraultzaren Zaplada
  4. Hautsetatik birsortu beharra (1795-1808)
  5. Bonapartetiarren inbasioa eta gerraostea (1808-1820)
  6. Oasi liberala tradizioaren erresuman (1820-1833)
  7. I. Karlistaldia Eibarren (1833-1839)
  8. Konstituzioa eta Foruak, aurrez aurre (1839-1868)
  9. Iraultza Loriatsua eta Bigarren Karlistaldia (1868-1876)


Rafael Riego, 1820ko urtarrilaren 1ean altxatu zena. Foru-erregimenaren ezabatzea ekarri zuen.


Dokumentuaren akzioak