Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibartarren ahotan: historiaren hamar lekuko berri

2009/01/23
Eibartarren Ahotan proiektuak gure herriko historiaren beste hamar lekuko izango ditu hemendik aurrera sarean, besteak beste, Javier Etxeberria, Antxon Yraolagoitia edo Tomasa Idarraga.

 

Benedicto Dominguezek Silca enpresa eta "Congregación de Jóvenes de Nuestra Señora de Arrate" ditu mintzagai; Javier Etxeberriak (1927-2000) Eibarko lehen eskiatzaileak eta Belgikako exilioa gogoratzen ditu; Antxon Yraolagoitiak alkate eta zinegotzi izan zen sasoian egindako lanak (kiroldegia, Aixola...), Zezen plaza, gerra aurrea eta gerra ostea, gazteria eta etorkizuna; Garbiñe Gisasolak eta Ladislao Basaurik "Victor Sarasqueta" tailerra, "Loyola batailoia" eta Kale Barria dituzte ahotan; Tomasa Idarragak (1914-2008) Urkizu aldea, Errastineko forja, "El Casco" tailerra eta umetako kontuak; Amaia Arriolak Alfa eta bordatzeko eskolak; Maite Zanguituk Solac fabrika dakarkigu gogora; Bartolo Arriolak eta Agustin Aranak Pipar kaleko eskola laikoa, Eibarko presa zaharrak, errekak, umetako ipoinak eta kirola (raketistak, toballa) dituzte hizpide.

Eibartarren Ahotan


Benedicto Dominguez, "Congregación de jóvenes de Nuestra Señora de Arrateko"ekin.


Antxon Yaraolagoitia eta Pedro Alzola "El Che". Argazkia: Canito.

 

Dokumentuaren akzioak