1721. urteko Eibarko kopla zaharrak: Jabier Kaltzakorta idazlearen begiradapean.
Jabier Kaltzakorta irakasle markinarrak Labayru Ikastegiaren Litterae Vasconicae. Euskararen Iker Atalean (11. alea) Eibarko Udal Artxiboan dauden 1721eko kopla zaharrak goitik behera jorratu ditu 9 pausutan: Sarrera, eskuidatziaren ezaugarriak, Auziko testigantzen transkripzioa, Koplen transkripzioa, Ortografia eta puntuazioa gaur-eguneratuan, Kopletako euskararen ezaugarri zenbait, Koplen zentzuaren gaineko ohar batzuk, Peru Abarca liburua gure kereilaren argigarri, eta Ondorio gisa.
Koplak orain dela zenbait hilabete agertu ziren Eibarko Eskribautzako 158 kaxa jaso zirenean Bergarako artxibategitik.
Hona hemen Kaltzakortaren lana PDF formatuan.
Dokumentuaren akzioak