Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2009ko IX. Juan San Martin beka: Artea

2009/06/18
Juan San Martin Bekaren 2009ko edizioak Artea izango du ikergai. Aurtengoa IX. edizioa da eta eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2009ko irailaren 1etik urriaren 11ra bitartean izango da.

Juan San Martin Bekaren 2009ko edizioak Artea izango du ikergai. Aurtengoa IX. edizioa da eta eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2008ko irailaren 1etik urriaren 11ra bitartean izango da. Hona hemen oinarriak

Eskabide-orria Pegoran dago eskuragai (Eibarko udalak Herritarren Zerbitzurako bulegoa). Eskaera-orriarekin batera, espediente akademikoa, kurrikuluna, titulazioa eta merituen egiaztagiriak ekarri behar dira. Lantaldeak izanez gero, partaide guztienak.

Dokumentu horiekin batera gaiaren azalpena eta proiektua ekarri behar dira ahalik eta zehatzen; proiektua gehienez 15 orrialdekoa izango da.

Bekaren irabazleak:

Hauxe da orain arteko aurreko 8 ekitaldietako beka-gaien eta irabazleen zerrenda.

2001ean:

  • Antropologia eta Filologia
  • Patxi Salaberri Zaraitegi.
  • Euskal deiturategia: patronimia. (2002an argitaratua)

2002an:

  • Artearen historia eta Historia
  • Gotzon Iparragirre Burgoa
  • Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (2008an argitaratua)

2003an:

  • Botanika eta Mendizaletasuna
  • Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala
  • Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez.

2004an:

  • Kazetaritza eta Literatura
  • Idurre Alonso Amezua
  • Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan.

2005ean:

  • Zuzenbidea eta Filosofia
  • Joxe Azurmendi Otaegi
  • Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua. (2006an argitaratua)

2006an:

  • Linguistika eta toponimia
  • Maia Duguine Haristoy
  • Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara

2007an:

  • Antropologia eta Arkeologia
  • Aitzol Loiola Idiakez
  • Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan

2008an:

  • Artea eta Mendizaletasuna
  • Hutsik geratu zen

Dokumentuaren akzioak