Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2010eko uztaila-abuztua: kultura ekitaldiak

2010/07/26
Kale-auzoetako jaiak igaro ondoren (Amaña, San Kristobal) uztailaren amaierak eta abuztuak kaleko zine-emanaldiak eta Salbatore eta Azitaingo jaiak dakarzkigute "arratien" zain gaudela.

Kaleko aurreneko zine-emanaldia uztailaren 29an izango da, Up pelikula izango da botako dena. Abuztuaren 3an, 5ean eta 10ean ere pelikulak botako dira kalean.

Salbadore jaiak (Txontatik gora dagoen ermitta), abuztuaren 7an eta 8an izango dira; Azitaingo Andra Mariarenak 14an eta 15ean. Azitaingo jaietan, aurten, 8 gizonezko arituko dira idi baten kontra Arrateko proba-harri zaharrarekin. 

Ikus ezazu udako kultur egitarau osoa e-kultura gidan.

Dokumentuaren akzioak