Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2011ko otsaila Eibarren: kultura ekitaldiak

2011/01/27
Otsaila ate-joka dugu eta Udalak 95. Kulturgida argitaratu du, otsaileko ekitaldi guztiekin. Online daukazue dagoeneko.

Koko-dantzak

Otsailean datoz Aratosteak. Aurten, Kezkakoek,  Kataluniako Torredembarra herriko pastorets  (artzaiak) eta bastoners  (makila-dantzariak) dakarzkigute (otsailak 26).

Baina jaiez gain, otsailak baditu beste gauza asko ere: “Lapikotxiki”  Estibalez Gonzalezen liburuaren aurkezpena (otsailak 2), Izaskun Alvarez-Gainzaren erakusketa (Portalea, otsailaren 18tik aurrera),  Rosa Valbuenaren erakusketa (Portalea, otsailaren 18tik aurrera) Golden Appel Quartet-en emanaldia (otsailak 11),  “Ogrotxikia” umeendako antzerkia (otsailak 19, Coliseoa),  zinea...

Otsaileko ekitaldi guztiak Kulturgida agerkarian. Jaitsi ezazu PDFa.

Dokumentuaren akzioak