Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012. urteko Toribio Echevarría sari-banaketa

2012/05/14
2012ko “Toribio Echevarría” Sarietako sari nagusi biak Aizarnazabaleko “Instant Sport” enpresaren eskuetara Toribio Etxebarriaren 125. urteurrenean.

Toribio Etxebarria (erdian) 1964ko abuztuaren 28an Eibarko lagunek Txaltxan eskaini zioten omenaldian. Alboan: Benigno Bascaran, Manuel Gorosabel eta Baroja. Argazkia: Buenacasa (Bilduma: Gorosabel-Amuategui)

Aurtengo edizioa berezia izan da, Toribio Etxebarria jaio zela 125 urte betetzen direlako. Enpresa berrien saria eta teknologiarena Instant Sport enpresaren eskuetara joan ziren, surfean aritzeko olatu artifizialak sortzeko asmatu duen sistemari esker. Internazionalizazioarena, Moway-k jaso zuen. Ideiak eta proiektuak atalen sariak, Mecatroniak eta Composites Patch lantegiek eskuratu zituzten.

Aurtengo partizipazioa handia izan da (30), baita azkenera iritsi ziren ondoko 9 finalista hauen lanen kalitatea ere:

  • Ocoslide: Zelula-mintzak erabiltzen ditu tumoreen kontrako farmakoak egiteko.
  • Instant Sport (Wavegarden): Olatu artifizialak sortzea surfean aritzeko.
  • Moway: zientzia ikasketarako robota, Bizintek Innova faktoriakoa.
  • Mecatronia: ikusmen artifiziala erabilita automatizazio industrialerako konponbideak.
  • Mugibox: Konektibitate adimenduna ibilgailuentzat.
  • Enigmedia: bideokonferentzia zifratua pribatutasuna bermatzeko. Joan zen urtean, ekintzaile gazteendako Bancaja saria irabazi zuen.
  • Oilcondition: Fluidoak monitorizatzeko kaptadore optikoak.
  • Composites Patch: Konpositeak konpontzea.



Dokumentuaren akzioak