2012ko otsaila: Aratosteak, Kezka eta La Lachera eta beste hainbat ekitaldi
La Lachera
Otsailaren 4an hasiko dira Kezkakoek, baserriz baserri eta auzoz auzo Ohi bezala, lehen agerraldia, goizeko 8.30etan Eibarko merkatu plazan egingo da. Koko-eskea egun osoz luzatuko da, eta arratsaldean, 19.00etatik aurrera Eibarko erdiguneko kaleetan, Zuloaga, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan ibiliko dira koko-dantzariak Mauxitxa txarangak lagunduta.
La Lachera, Italiako inauteria, gonbidatu bereziak izango dira koko-dantzetan. Arratsaldean, koko-dantzariek kaleetan egingo duten kalejiran parte hartuko dute.
Harrigarria da ikustea bi aratusteen artean dauden antzekotasunak. Europako aratuste zaharren arrastoa antzeman daiteke La Lacheran, eta horrek bat egiten du Eibarko Koko-dantzen inauteriarekin. Herriko kaleetan izango ditugu Laché, Trapulin, Zuavi, Bebé, Campagnole...
Otsaileko ekitaldi guztiak Kulturgida agerkarian. Jaitsi ezazu PDFa.
Dokumentuaren akzioak