Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013ko iraila: kultura ekitaldiak

2013/08/28
Irailak denetik dakargu: jaiak –Arrate eguna; Bien Aparecida, Agiñagako jaiak, Legarrekoak...-, Jose Luis Irigoienen argazki-erakusketa, musika, ikastaroak, erakusketak, Indalecio Ojanguren Argazki Lehiaketaren XXVI. Edizioaari dagokion deia, Asier Errastiren oroimenezko laburmetrai jaialdiarena, San Andres jaietako kartelarena, Juan San Martin bekarena...

"Asier Errasti" Eibarko XIV. Laburmetraien jaialdiaren sailak bi izaten dira: fikzioa eta animazioa; DVD formatuan biak. Lanak aurkezteko epea urriaren 4an amaitzen da eta erabakia eta sari-banaketa azaroaren 16an izango da.

"Indalezio Ojanguren" XXVI. Argazki lehiaketara aurkezteko, parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere, 3 argazki zuri beltzean eta 3 koloretan aurkeztu behar ditu, beste inon eta inoiz saritu gabeak. Lanak aurkezteko epea urriaren 11n amaituko da eta erabakia urriaren 19an hartuko da. Sariak, urriaren 24an emango dira.

Sasoi honetan ohikoa den beste leihaketa bat ere badugu: San Andres jaiaren inguruko kartelarena. Urriaren 15a izango da kartelak aurkezteko azken eguna.

Iraileko kultura gida gure webgunean lortu dezakezu PDF formatuan.

Dokumentuaren akzioak