Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013ko XI. Juan San Martin beka: Kazetaritza. Orain arteko irabazleak eta argitaratutako lanak

2013/07/10
Juan San Martin Bekaren 2013ko edizioak Kazetaritza izango du ikergai eta langai. Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2013ko irailaren 2tik urriaren 11ra bitartean izango da

2004ko JSM beka irabazi zuen lana

2013ko Juan San Martin beka: Kazetaritza 

Kazetaritza du ikergai aurtengo edizioak. Eskaerak eta gainerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2013ko irailaren 2tik urriaren 11ra bitartean izango da. Deialdiaren datu guztiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta.

Eskabide-orria Pegoran (Eibarko udalak Herritarren Zerbitzurako bulegoa) eta udalaren webgunean dago eskuragai. Eskaera-orriarekin batera, espediente akademikoa, kurrikuluna, titulazioa eta merituen egiaztagiriak ekarri behar dira. Lantaldeak izanez gero, partaide guztienak.

Dokumentu horiekin batera gaiaren azalpena eta proiektua ekarri behar dira ahalik eta zehatzen; proiektua gehienez 15 orrialdekoa izango da. 

Bekaren irabazleak: 

  • 2001ean: 
    • Antropologia eta Filologia 
    • Patxi Salaberri Zaraitegi. 
    • Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 84-8438-039-4; 2003) 
  • 2002an:
    • Artearen historia eta Historia 
    • Gotzon Iparragirre Burgoa
    • Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008) 
  • 2003an: 
    • Botanika eta Mendizaletasuna 
    • Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala
    • Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez. 
  • 2004an: 
    • Kazetaritza eta Literatura 
    • Idurre Alonso Amezua 
    • Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013). 
  • 2005ean:
    • Zuzenbidea eta Filosofia
    • Joxe Azurmendi Otaegi 
    • Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua.(ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007) 
  • 2006an: 
    • Linguistika eta toponimia 
    • Maia Duguine Haristoy 
    • Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna. ISBN: 978-84-8438-329-1 ; 2010) 
  • 2007an:
    • Antropologia eta Arkeologia 
    • Aitzol Loiola Idiakez 
    • Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan 
  • 2008an:
    • Artea eta Mendizaletasuna 
    • Hutsik geratu zen 
  • 2009an: 
    • Artea
    • Francisco Javier Muñoz Fernández 
    • Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza 
  • 2011n: Mendizaletasuna 
    • Haritz Monreal 
    • Mendi literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa
Juan San Martinen biografia gure webgunean dago ikusgai.

Dokumentuaren akzioak