Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014ko Euskal Jaia Eibarren eta Ezpalak nazioarteko jaialdia: danbolinteroak eta txistulariak

2014/05/21
Gloucestshire, Muelas del Pan, Cambrils, Itsasu eta Berrizko danbolinteroak eta dantzariak izango ditugu herrian domekan, maiatzaren 25ean.

Argazkian: 1935. Eibarko Txistulari Banda. Ezkerretik eskumara: Leon Laspiur, Florencio Ansola “Txanbolin”, Lucio Bengoa, Sabino Barrenetxea “Txatua”, Pedro Alberdi “Ospittal”. Eibarko Udal Artxiboa/Archivo municipal de Eibar. Castrillo Ortuoste Fondoa

Klub Deportiboaren, Kezka Dantza Taldearen eta herriko beste hainbat elkarteren eskutik datorkigun Euskal Jaiak aurtengoan ere “Ezpalak” dakargu, 2006az geroztik antolatzen ari den nazioarteko jaialdi ikusgarria.

Maiatzaren 25ean, Urkizuko parkean elkartuko dira dantzari eta danbolintero guztiak, eta baita Eibarko Kezka dantza taldeko dantzari eta txistulariak ere. Andoni Altzibar, Amaia Baglieto, Iñaki Barua, Jose Migel Laskurain eta Roberto Altzerreka izango dira Kezkako txistulariak. 12.00etan abiatuko da kalejira Urkizutik, aurretik txistulari talde eder bat dutela, izan ere, Eibarren garai desberdinetan txistulari aritutako hainbat lagun bildu dira eta igandean kalean izango baitira, horietako asko hainbat urte ondoren.

Eguerdiko 12.30etan izango da dantza emanaldi nagusia Untzaga plazan. Hauxek dira jaialdian izango ditugun taldeak:

Kezka dantza taldea (Eibar, Gipuzkoa)

Cambrils-eko ball de bastons eta Angell Vallverdu flabiolairea – Tarragona (Katalunia)

Ataitze dantza taldea eta Xabier Itzaina xirularia – Itsasu (Lapurdi)

Muelas del Pan-go dantzariak eta Mario Martinez Roncero tamborileroa – Zamora (Gaztela-Leon)

Feet Together Jump! Stephen Rowley taborarekin – Gloucestershire (Ingalaterra)

San Lorenzo dantza taldea German eta Jon Aldekoa txistulariekin – Berriz (Bizkaia)

Arratsaldean 17.00etatik aurrera erromeria izango da, Aiko taldearekin.

Euskal Jaiaren programa osoa Klub Deportiboaren webgunean lortu daiteke.

1953.  Horacio Sarasquetak egindako karikatura. Eibarko Udal Artxiboa/Archivo municipal de Eibar.  Piedad Sarasqueta andreak utzitako argazkia

1953.  Horacio Sarasquetak egindako karikatura. Eibarko Udal Artxiboa/Archivo municipal de Eibar.  Piedad Sarasqueta andreak utzitako argazkia

Dokumentuaren akzioak