2014ko otsaila: San Blas, Santa Ageda, Aratosteak, Berba Lehiaketa, Akademien azoka, eta beste hainbat eta hainbat ekitaldi
Gaspar Arizagaren fabrika Estaziño kalean. Argazkia: Iñigo Artamendi Ortiz de Zárate
Aurten, Aratosteak, otsailaren 27tik martxoaren 4ra bitartean izango dira (Pazko domekatik hausterre-egunera arte, 40 egun), baina, horren aurretik, otsailaren 22an, Kezka dantza taldeak “Koko-dantzak” eskaintzen eta “koko-eskea”n jardungo du eta hortik aurrera jai-egitarau ederraz gozatzeko aukera izango da.
Jaiez gain, azpimarratzekoak dira “Ikasten”ek prestatu dituen hitzaldiak. Besteak beste “Mujeres escritoras, siglos XVIII-XIX y XX”, “Clonación y transgénicos”, “La España islámica” edo “La Inquisición en el País Vasco”. Armeria Eskolan izaten dira, goizez (10:00-12:00).
Berreibar Ekimen Kulturalak ere hitzaldi-sorta zabal bat prestatu du otsailerako: “Eibarko historia industriala gerra ostean”, “De la catalogación del Patrimonio al Paisaje Industrial”, “Arquitectura Industrial de Eibar” edo “Oda a la fábrica abandonada”. Portalean izango dira, otsailaren 6, 13, 20 eta 27an, iluntzeko 7etan.
Otsaileko ekitaldi guztiak Kulturgida agerkarian. Jaitsi ezazu PDFa
Dokumentuaren akzioak