2014ko Toribio Etxebarria Sariak: 40 lan sari zain
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/2014ko-toribio-etxebarria-sariak-40-lan-sari-zain/@@images/abb7a48b-e157-4fb9-84b3-3d7d8faaa17a.jpeg)
Hasieratik bertatik, sormena eta berrikuntza teknologikoak dira sari hauekin suspertu nahi direnak. Aurten aurkeztu direnetatik 30 « Enpresa Ideiak eta Proiektuak » atalekoak dira eta gainerako hamarrak, berriz, « Sormen eta Berrikuntza Teknologikoa Enpresan » sailekoak. Proposamen gehienak, 22, Gipuzkoatik ailegatu zaizkie eta Bizkaia eta Arabatik beste bederatzina proiektu jaso dituzte.
Eibarko Udalak eta Bic Berrilanek 1990. urtean sortutako lehiaketa hau ekimena, berrikuntza, sormena eta enpresa-garapena sustatu eta aintzat hartzeko jarri zuten abian, eta, gaur egun ere, helburu horiek dituzte jomuga antolatzaileek.
Oraingoan ere Eibarren 2013an nabarmendu den enpresa-ekimenen bati saria emango diote.
Dokumentuaren akzioak