2015eko urtarrila: kultura ekitaldiak.
2015/01/02
Ekitaldiz betea dugu urtarrila, eta, ohikoa den bezala, Urko mendirako igoerarekin eman zaio hasiera urteari, Klub Deportiboaren eta “eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Eta nola ez, Erregeen Kabalgata ere bai.
![](https://egoibarra.eus/eu/albisteak/2015eko-urtarrila-kultura-ekitaldiak/@@images/e793e6f0-6984-48fe-8b5c-ab81941290fa.jpeg)
Erakusketen atalean, Eibarko Kirol Elkarteak, 2015ean 75. urteurrena ospatzen duenez, urtarrilerako erakusketa antolatu du Portalean. Horrez gain, antzerkia eta musika-ekitaldi asko ere (Jimmy Barnatan, Los hyuerfanitos antzezlana, Danborrada...) badaude hilean zehar. Umeendako ekitaldiak ere nagusi izango dira: Astelenako haur parkea, Kirola familian, ...
Deskargatu ekitaldi-programa osoa Egoibarra webgune honetan.
Dokumentuaren akzioak