“Eibarko emakumeak” Arantxa Lasa Astola eibartarraren hitzaldia urriaren 7an, udaletxean, 19:30ean.
Raketistak. Argazkia: Mª Asun Gartzia funtsa.
“Emakumeen historia oso gutxitan jo da garrantzitsutzat, gizarte-talde gisa hartuta; emakumeak urrundu egin dira erakundeen eta botere formalaren zentroetatik, bereziki, gizonezkoen santutegietatik, santutegi erlijioso, militar eta politikoetatik, eta ia “ikusezin” edo ez garrantzitsutzat bihurtu dira. Horrek ez du esan nahi prozesu historiko horietatik eta bestelako botere-mota batzuetatik baztertuta daudenik, emakumeen lana beti izan baita erabakigarria”. Horixe diosku Arantxa Lasa historialariak.
Arantxa Lasak, gure herriko Udal Artxiboan bildutako datuetatik eta ahozko zenbait funtsetatik abiatuta, Eibarko emakumearen ibilbide historikoa egingo du, herriaren fundaziotik gaur egun arte, beren bizipenengatik gailendu diren emakume dokumentatuen arrastoei jarraituz; eta fidagarritasun egiaztatuko ahozko kontakizunetan oinarrituko da inolako dokumentutan jaso ez diren emakume izenen aztarnak aurkitu nahian.
Zoritxarrez, iraganeko erroldek ez dute emakumearen lanen eta haien lanbideen errealitatea islatzen, ez baitira agertzen baserrietakoak, ostalariak, merkatariak.... Orduan, negozioaren titularrak senarrak edo aitak izaten ziren, emakumeek haiek adina lan edo lan gehiago egiten bazuten ere.
Eibarko emakumeek beti jardun izan dute Eibarko historiak izan dituen erronken eta aukeren arabera. Bai industria-krisietan, bai industria-suntsiketetan, bai industria-garapen ikusgarrian. Ondorio horretara iritsi da gure historialari eibartarra.
Aforoa dela eta, hitzaldira joan nahi duenak datuak bidali behar ditu (izen-abizenak, telefonoa, emaila) andretxea@eibar.eus helbidera, urriaren 1etik 6ra, edo Andretxera telefonoz deituta (943543938) 9:00etatik 13:00era.
Dokumentuaren akzioak