Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“Eibarko lehenengo aztarna idatzia: hiri-gutuna” Jabier Elorzaren hitzaldia ostegun honetan, hilak 16, Azitaingo elizan, 19:30ean.

2021/09/13
Eibartik Eibarrera hitzaldi-zikloaren hasierako honetan, historialariak Eibarko hiri-gutunaren edukia emango du ezagutzera.

XVI. mendeko agiria (circa 1570), Eibarko hiri-gutuna jasotzen duena. RAH (Vargas Ponce bilduma)

Jabier Elorza historialariak hiri-gutunaren muinean sartu aurretik Azitaingo elizaren esangura eta haren antzinakotasuna azalduko ditu, alde batetik, Erdi Aroko hiru errege-bide garrantzitsuren elkargunea zelako, eta, bestetik ermitaren beraren kategoriagatik. Historialariak dioen bezala,  Azitaingo jauntxoei buruzko agiri zaharrenetan (1402) agerian uzten da Untzuetatarrek inguru hartan zuten nagusitasuna, baina hala ere, eginahalak egin arren, ez zuten sekula lortu ermitaren titular izaterik.

Azitainen garrantzia azpimarratu eta hiri-gutunen esanahia eta horrelako agirien ezaugarri nagusiak azaldu ondoren, Alfontso XI erregeak,  Jaenen, 1346. urteko otsailaren 5ean (orduko juliotar egutegian 1384ko otsailaren 5a) eman zuen Eibarko hiri-gutunaren berezitasunak argituko ditu Elorza historialariak, Vargas Ponce akademikoaren Funtsean (RAH)  dagoen XVI. mendeko agiri bateko (circa 1570) testutik abiatuta hain zuzen ere. Ikerlari plaentziarrak, zorionez, testua berreskuratu du.

Herri izan aurretik bertan bizi ziren arbasoek eskatutakoa dugu gure hiri-gutuna, hain zuzen ere “homes fijosdalgo e labradores de Marquina de Suso e de su término, que estaban derramados ellos e otros muchos, por montes e por hiermos, e resçebían muchos males e daños e deshonrras de algunos homes”. Uste dugu emakumeak ere han nonbait egongo zirela…

Herriaren hasiera eta gure herriaren jatorria ezagutzeko aukera paregabea da Elorzak Azitainen euskaraz eskainiko digun hitzaldia Behetarrak elkarteak emandako laguntzari esker.

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte